2019-06-24

GURASOLAGUN MAGIA SAIOA

Ikasturte honetan Gurasolagun martxan jartzea lortu dugu, eta sei saio antolatu ditugu gure artean. bada, amaiera emateko Magia saioa egitea erabaki genuen, umeek horrekin asko disfrutatzen dutela jakinik.

Hitzordua ekainaren 10ean izan zen, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bolintxu euskaltegian. AEK-k Urtxintxa Eskolarekin duen akordio bati esker lotu genuen saioa eta magoa: Ibon Magoa izan zen umeei, eta helduoi, arratsalde ona pasarazi zigun profesionala.

Berez, gainera, ez zen magia saio konbentzionala izan: magia trikimailuak egin zituen denok aho zabalik utziz, baina horretaz gain, guk etxean edo lagunen aurrean egiteko batzuk erakutsi zizkigun: makiltxoen sekretua, klipa eta goma, plastikozko "lastotxoaren" trukoa... Poz-pozik joan ginen etxera, magia ikusteaz gain, magia egiten ere ikasi baikenuen!!

Ikasturtea bukatzeko modu ezin hobea izan zela aipatu nahi dugu, eta indarrez bete zirela partaideak uda ostean ere ekimen polit bezain beharrezko honekin segitzeko. Lanean jarraituko dugu, familien arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakera zoro baina eder honekin!
Praktikatu eta bizi!!!

No comments:

Post a Comment