
Hurrengo igandean, maiatzaren 9an, Herri Urrats ospatuko da Senperen.  Herri Urrats zer den ez dakizuenontzat hona hemen azalpentxoa:
1. HERRI URRATS, EUSKARA ETA IKASTOLEN ALDEKO FESTA
            Herri Urrats, euskararen alde antolatutako festa da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elkarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea izaten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordu ezin hutsegina bilakatu dena.
           
            Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da, Senpereko aintziraren inguruan antolatua. Zirkuitoaren itzulia egitea (4 km) ez da nahitaezkoa. Zirkuitoaren inguruan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira.
            Urtetik urtera kultur mailako elkarretaratze handienetako bat bilakatu da festa hau, Euskal Herrian, baita Akitania mailan ere. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik, baita hurrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.
Festa hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak... elkarretaratzen dira, festa tarteko eta giro onean, goraki esateko :
            
 
            
"HIZKUNTZA GUZIEK MUNDUAREN HONDARREA ABERASTEN DUTE"
            
"DOALA EUSKARA LAU HAIZETARA"
Ibilbidea eta egun honetako egitaraua:
               IBILBIDEA
                
                             EGITARAUA: 
               
              ARABA
              
               10:00 Katalanak
                11:00 Herri Kirolak
                12:30 Mutxikoak
                13:30 Herri Urrats kantuz
                15:00 La mal coiffée
                16:30 Bizardunak
              18:00 Xutik              
                             GIPUZKOA             
            
             10:00 Poliki
10:30 ASCA
11:30 Poliki
12:00 KSI
13:00 Dantzaz
14:30 Ander Lipus
15:00 Capoeira  liberdade
16:30 Tipul  eta putil 
 LAPURDI        
       
        10:00 Bertsolariak
11:00 Pil Pil
12:00 Mikel hats
13:30 Xabier San Sebastian
15:00 Garen
16:00 Jean Mixel  Bedaxagar-Mixel Aroce
16:30 Abolicao Capoeira
17:00 Salsa berde 
                             NAFARROA             
            
10:00 Bostgehio
11:00 Bertsolariak
11:30 Sorotan Babies
13:00 Anari
14:30 Mutxikoak
15:30 Zea Mays
16:30 Abolicao Capoeira
17:30 Zezenaren taldea          
                HAURREN XOKOA
                11:00  Oinak arin
                12:00  bertsolari gazteak
                14:00  Goloka park
                15:00  Kiki Koko Moko
               
                IBILBIDEAN ZEHAR
                Zo-Zongó
                Hankaluzeak
                Ziganteak
                Txarangak
              Dantza taldeak