2016-04-16
PINTXO-TXAPELKETA ZORAGARRIA!
Lau urte joan dira osteguneko berbalagunek antolatu zuten lehen pintxo-txapelketa hartatik. Gauza asko aldatu dira taldean ordutik, baina ekintzak antolatzeko eta ekintzetan parte hartzeko ilusioak bere horretan jarraitzen du. Atzoko pintxo-txapelketak argi erakutsi zuen irudimena eta gogoa direla horrelako topaketetan gozatzeko osagai bakarrak.
Txapelketa antolatu zuen taldekoez gain, beste talde batzuetako zenbait kide ere animatu ziren, eta guztira 17 pintxo mota dastatzeko aukera izan zuten. Odolostea, bakailaoa, olagarroa, piper beteak, edulis-kroketak, patata-tortilla...a ze betekada!
Partaide guztien bozkak zenbatu ondoren, sailkapenaren berri eman zuten, eta horrela geratu zen podium-a: 3. postuan, Rakelen"Pingui-pinguino"; 2.postuan, Rubenek aurkeztutako "Panama konexion". Eta aurtengo irabazlea, Robertok egindako "Lurraren sustraiak". Berbalagun ikurraz bordatutako amantalak beste sari biek borobildu zuten atzoko egun ederra.
Langa oso altu jarri arren, gainditzen saiatuko gara datorren urtean.
2016-04-04
2016-03-28
2016-03-23
YOGA IKASTAROA. ERLAXATZEN IKASTEKOMODU BIKAINA
Eguneroko erritmoa biziak eragindako estresa gainetik kentzea mesedegarria dela gauza argia da. Arnasten ikastea, kezkatzen gaituzten pentsamenduak une batez baztertzea eta norbere gorputzarekin bakean sentitzea baino gauza lasaigarriagorik ez dago. Bada, hori berori egiten saiatu dira hainbat berbalagun, astelehen honetako yoga ikastaroan.
Osasunerako aberasgarria izateaz gaina, elkar ezagutzeko aitzakia polita izan da saio hau, parte hartu duten 15 kideak 7 berbataldetakoak izan baitira. Aurrerantzean elkarrekin meditatzen jarraituko duten ez dakigu, baina seguru gaude kalean elkartzen direnean, euskaraz arituko direla. Ummmmmm....zeinen erlaxatuta joango diren aste santuko oporretara!
Eskerrik asko, Josune. Oso irakasle ona zara!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)






