2010-05-25

UDAKO BARNETEGI IBILTARIAK



Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak:

Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizia izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne
Izena ematea: ibiltaria@aek.org edo telefono hauetara:
  • barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
  • barnetegia bizikletaz: 630148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

MENTZAEGUNA 2010


Berbalagunok ere badugu gure eguna ; Berbalagun eguna edo Mintza eguna. Ondo pasatzeko, euskaraz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aukera paregabea dugu egun honetan.

Aurtengoa Arrasaten izango da,ekainaren 6an, eta jende asko espero dugu, zorionez, gero eta berbalagun gehiago baitago. Galdakaotik ere, urtero bezalaxe bertara joango gara. Bertara joateko autobusa antolatzen saiatzen ari gara, beraz ez galdu aukera hauxe; lortuz gero honen prezioa 20€koa izango litzateke.

Egitaraua hemen duzue:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.

12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik

13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)

14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)

15:30etan Sari banaketa berezia

16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Bazkari txartelak eta autobusa ordaintzeko azken eguna maiatzaren 26a. Izena ematearekin batera (idatzi telefonoa),ordaindu beharko da.

Gogoratu! bazkaria + autobusa: 30 euro

IBILALDIA 2010

Bermeon ospatuko da maiatzaren 30ean IBILALDIA 2010, MARIGORAN KIKUNBERA lelopean.


Marigoran Kikunbera

Bermeoko 2010eko IBILALDIAk hedatuko dauan mezuaren oinarria da “Marigoran Kikunbera”. Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu.

Itsasoari lotutako herria izanda gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mugimendua definitzeko. Ikastolen marea, euskeraren marea…mundua bera dator gorantz, beran barrikuntza eta aldaketa guztiekaz. Eta horren aurrean, bigarren berbeagaz, guk, kikunbera egiten dogu; buruz murgiltzen gara marea horretan. Honek, konfiantza erakusten dau, ez dogu eta egingo kikunbera konfiantza bako uretan. Bestetik, inplikazioa iradokitzen dau, datozen “ur barrietan” bustitzeko jokaera, urrunetik begira egon beharrean parte hartuz.

Bestalde, marea gorantz dator, ez dau ondiño goia jo. Honela, zabalik izten dogu bakotxaren aportazioa marea horretarako gehikuntza izan daiten.

“Kikunbera” berba bera da beste klabeetako bat, geure keinu berezia. Batetik, Bermeo bertoko adierazpide bat dalako, eta horrek, indarra eta zehaztasuna emoten deutso leloari.

KikunIbilaldia 2010 - Bermeo - Logoa eta Leloa

Bermeoko IBILALDIA 2010eko logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoko izarra. Bere bost besoak Ibilaldia osotasunean zabalduko daben bost bideak dira:

  1. ITSASOA: atal honek natura hartuko dau baitan, berarekiko errespetua eta ezagutza, ingurumenak Bermeon daukan presentzia adierazkorrena aurkeztuz, hau da, itsasoa.

  2. IKASTOLA: ikastolaren izatea eta giroa islatuko dauz atal honek, bere baloreak eta proiektua, bertako ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta langileak oro har, talde haundi eta berezi bezala aurkeztuz.

  3. KULTURA: atal honek kultur adierazpide guztiak bereganatuko dauz. Iraganetik edan eta geroa sortzen dauan herri bat. Bizirik mantentzen dan herri anitz bat.

  4. IZARTU: guztion parte hartze aktiboa bultzatuz, herri eta eskualde mugimendua bizteko atala. Ideiak izar bizi bihurtuz, lo egozan indar eta antolakuntzak izartuz.

  5. EUSKEREA: euskerea da gure argia, gure itsas argia kasu honetan. Euskereak egiten gaitu euskaldun, ezbardin eta bakar munduan. Erabili eta bizi egingo dogu.

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hementxe

GORPUTZEKO ENERGIAK OREKATZEKO SAIOA

Pasa den ostiralean, maiatzak 21, gure gorputzeko energiak orekatzeko aukera izan genuen.



Bertan ikusi ahal izan genuenez, gure gorputzeko min asko gure gorputzak berak sortzen omen ditu. Eta gure gorputza erabilita sendatzen ikas dezakegu modu erraz baten.


Kontua da, gu geu energia garela; arnasten duguna, energia dela... dena dela energia. Baina energia hori orekatzen ikasi behar dugu, batez ere arnasaren bidez. Eta horretarako hainbat ariketaxo erraz egin genituen. Hementxe dekozue horietako bat.




Erlajazioa egiteko aukera ere izan genuen. Meditazioak oso zaila ematen du, baina arnasa ondo erabilita, ematen duena baino errazagoa dela ikusiko dugu.



2010-05-19

BERTSO BAZKARIA!!!



Maiatzaren 22an, larunbata, bertso bazkari ederra ospatuko da Galdakaon. Bertan Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izango ditugu bertsotan eta Asier Martin gaijartzaile lanetan.

Giro polita, eta, noski, euskalduna antzaman ahal izango da herriko kaleetan zehar.

Zer diozu? Oraindik ez duzula sarrera erosi? Zeri itxoiten zabiltza ba? Leku barik geratuko zara!

Sarrerak 15 euroan daude salgai Galdakaoko Barandiaran Aek Euskaltegian,Galdakaoko Udal Euskaltegian, Zurrut Tabernan, Guzur Aretxa Tabernan eta Ganguren Tabernan.

Bertso bazkari hauxe Erduzie Euskara Elkartearen 3.urteurrena ospatzeko egingo da; beraz, anima zaitez eta ERDU GUGEZ!!!!