2007-02-13

Korrika 15 "HELDU EUSKARARI"


Zer da Korrika?

Korrika Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1.go Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordutik 14 Korrika eta 26 urte igaro dira.
Aurten ere, 10 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du berriz ere Korrika k. 2.150 kilometro euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. 600.000 lagunetik gora izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizioetan.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa. Ordura arte sekretupean gordetzen den mezua.

Nork antolatzen du?

AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze alfabetatze alorra jorratzen du: ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kultura ekitaldien antolakuntza eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.
Informazio gehiago:

No comments:

Post a Comment