2011-06-02

Anima zaitezte hitz gurutzatuen txapelketara!


Ekainaren 11n Hitz Gurutzatuen Basauriko II. Txapelketa ospatuko da.

Aurkezpena

Hitz Gurutzatuen Basauriko II. Txapelketa egingo dugu Basaurin datorren ekainaren 11n, larunbatez.

Txapelketa bada ere, eta halakoa da, topaketa baten aurrean gaudela esan genezake, elkarrekin topo egiteko eta elkar ezagutzeko aukera izango baitute egun horretan, giro alaian eta patxadan, euskarazko hitz jokozaleek. Hain zuzen ere, zale horiei guztiei begira antolatu nahi izan dugu txapelketa hau;

Lehiaketa

Hiru aldi izango ditu lehiaketak: sailkapena, finalerdia eta finala, eta honela banatuko dira ordutegian:

09.30 – 10.30 Sailkapena
10.45 – 11.45 Finalerdia
12.00 – 13.00 Finala

Sailkapena

Proba honetan aurreneko hogei postuetan gertaturiko lehiakideak sailkatuko dira finalerdirako. Finalerdira igaro ahal izateko, ezinbestez bukatu beharra dago proba ordubetean.

Finalerdia

Proba honetan aurreneko lau postuetan gertaturiko lehiakideak sailkatuko dira finalerako.

Finala

Agerian eta jendaurrean jokatuko dute finala hartara iritsi diren lau lehiakideek.

Jokoen prestakuntza

Luma taldeko kideak, LUMA hilabetekariaren egileak, arduratuko dira jokoen prestakuntzaz eta haien egokieraz eta zuzentasunaz


Sariak

Finalera iritsi diren lehiakideak

1. postua. Txapela, Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel eta Euskal Herriko Txapelketarako dietatxue.

2. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

3. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

4. postua. Luma aldizkariaren urte baterako harpidetza, Dostaizu! , Euskarbel.

Mokadua

Herri eta elkarte giroko mokadu batez emango diogu amaiera txapelketak lehiakideen artean sortuko dituen “estualdiei”.

Izena-ematea

5 € ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartuko duen lehiakide bakoitzak. BOLINTXU AEK EUSKALTEGIAn eman beharko da izena, EKAINAren 9ra arte.

No comments:

Post a Comment