2012-02-29

BERBALAGUN PROGRAMAREN AURKEZPENA BASAURIN

Ostiral honetan, martxoak 2, arratsaldeko 19:30ean BERBALAGUN programa aurkeztuko da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean.

Berbalagunen xede nagusia euskaldun berriak eta zaharrak elkarrekin erlazionatzea da; bigarren horiek euskaraz mintzatzeko aukera gehiago izan dezaten eta euskaraz bizitzen has daitezen. Baina horrek euskaldun zaharrengan ere eragina izango du, zenbat eta biztanle gehiagok euskaraz bizi nahi izan, orduan eta euskaraz egiteko parada gehiago izango baitugu euskaldunok. Helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da.

Eta bukaeran sorpresatxoa eta luntxa.

No comments:

Post a Comment