2012-02-25

Bernardo Atxagaren hitzaldia Gandasegin.


Otsailaren 29an 19:00etan, eskola eta literaturaren arteko loturaz mintzatuko da Euskal Herriko idazlerik onenetarikoa den Bernardo Atxaga.

Hitzaldia Gandasegi herri ikastetxearen mendeurrena ospatzeko egitarauaren barruan dago eta omendua den ikastetxeko gela balioanitzean burutuko da.

Sarrera dohainik da.




Berbalagunok beraz, badaukagu punta-puntako euskal idazle baten hitzaldiaz gozatzeko aukera. Bide batez, euskararen alde lan eskerga egin duen herri eskolaren ehungarren urteurrena ospatzeko zinez aitzakia polita da idazle asteasuarrak ematen diguna

ANIMA ZAITEZTE ETA ERDU GANDASEGIRA.

No comments:

Post a Comment