2012-02-09

BERTSO AFARIA


Bihar, otsailak 10, bariku, bertso afaria egingo da Basauriko Gaztetxean. Baina  ez pentsa afariarekin batera hasiko denik festa! Giroa arratsaldeko 19:30ean hasiko da berotzen trikitilari eta panderojole gazteek berotuko duten triki-poteoarekin batera; beraz, 19:30ean danok Bentara! Bertatik abiatuko baita.
21:30ean afaria zain izango da eta gaztetxerantza joan beharko da. Afari begano gozo-gozoa egongo da, gaztetxeak aspaldi erabakita bertan haragirik jaten ez baita.
Afalostean eta eztarriak berotuta bertsolariek euren xedeari ekingo diote. Zeini ez diote adarra joko Beñat Vidal eta Txaber Ormazabal bertsolariek?
Eta ez pentsa honekin bukatuko denik gaua! Bertsolarien ostean kantautorea entzuteko aukera bikaina izango da eta.
Bertso afarirako sarrerak 5 euroan daude salgai Basauriko urduña tabernan. Bertara joateko arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
GORA GAZTETXE EUSKALDUNAK!


No comments:

Post a Comment