2013-01-16

KORRIKA OMENALDIA USURBILEN

KORRIKA OMENALDIRA JOATEKO TXARTELAK EROSTEKO AZKEN EGUNA URTARRILAREN 21a IZANGO DA.

SARRERAREN PREZIOA 10€

EROSTEKO LEKUA: AEK EUSKALTEGIAN

GALDAKAOTIK 10:30ean IRTENGO DA AUTOBUSA. BUELTA ?



Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dugu urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin:
-Goiz osoan zehar kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…)
-13:00: Bertsolariak eta kupelen irekiera
-14:30: Pintxoak
-16:30: Ekitaldi nagusia
-18:00: Erromeria
-21:00: Esne Beltzaren kontzertua
Izen-emateak AEKren euskaltegietan (Sarrera 10 euro: jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne)
Edizio honetan euskararen aldeko lasterketa erraldoiak zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna. Baina, horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea ezinbestekoa da.
Horregatik guztiagatik, Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi die ikasle guztiei. Beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie Korrika 18ren eta AEKren omenaldia egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei.

No comments:

Post a Comment