2013-02-03

KORRIKA OMENALDIA USURBILEN




Egun polita igaro genuen Korrika omenaldian sagardoaren "hiriburuan".
Goiz-pasa alaia, bertsolari eta soinujoleek girotua. Bazkaldu baino lehen, kupelen irekiera jendetsua.
Ordu biak aldera txahal zatia jateko unea heldu zen, indarrak hartzeko unea, egun luzea izan zen eta batek baino gehiagok janaria etxetik ere eraman zuen, badaezpada ere. Arratsaldean omenduen txanda heldu zen; aurtengo omenduak euskaraz ikasten ari direnak, aupa zuek!
Eta azkenik, kontzertuetan gorputza mugitzeko momentua, hori erritmoa batzuek dutena!
Gauerdian etxerako buelta, nekatuta, baina pozarren.


Herriko talde ezberdinetako berbalagunak ez ezik, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako euskaltzaleak ezagutzeko egun borobila izan zen.

Eta aurtengo Korrikak ikasleak omendu nahi izan baditu ere, protokolotik kanpo, Galdakaotik eta Basauritik Usurbilera joan zineten berbalagun guztioi hona hemen gure omenaldi xumea. Bejondeizuela!!!

No comments:

Post a Comment