2013-03-23

GALDAKAOKO OSTEGUN ARRATSALDEKO TALDEKOEN AFARIA

Korrikan xahututako indar guztiak behar den moduan berreskuratzeko, ostegun arratsaldeko taldekoek afari bat antolatu zuten hurrengo egunerako.
Iazko ikasturte amaieratik ez ziren mahai baten bueltan geratzen, baina itxaroteak merezia izan du.
Taldekideren bati baino gehiagori lanak ez dio utzi afarira etortzen, baina ordezkoa aurkitu diegu berehala. Izan ere, ostiraleko taldeko bi lagun ere animatu dira, eta zenbat barre egin dugun elkarrekin. Aupa zuek!

Afaria goxo-goxo egon zen: Pasta gula eta berakatzekin, entsalada eta pikatzeko zerbait. Eta etxeko flana eta intxaurrak gazta eta irasagarrarekin. Ummmmm....

Argi dago euskaraz bizi nahi dugula, ezta?


Afalostean hainbat proba biltzen dituen euskal mahai-joko batean aritu ginen barrez lehertzen.
Euskal kantak abesten, pertsonaia famatuak imitatzen, begiak estalita marrazten, esaera zaharrekin jolasten, konpenetrazio probekin gure izaera ezagutzen asmatzen eta gramatikarako tartea ere izan zen. Gaueko ordu txikiak arte aritu ginen iji eta aja ezin hobeto pasatuz.

AFARIA EDERRA, GIROA ARE EDERRAGOA!

No comments:

Post a Comment