2013-03-05

KORRIKAREN ALDEKO BERTSO JOLASA




Galdakaoko Bertso Eskolak eta Gazte Asanbladak antolatu zuten Korrikaren aldeko bertso jolasa itzel egon zen. Kuadrila ederra elkartu ginen euskararen aldeko ekimenik handienari gure sustengua emateko, eta bertan ez zen berbalagunen presentziaren falta izan.




"1,2,3 erantzun berriro" jokoan hitzak errimatzen ibili ziren. "El precio justo"n Korrikaren inguruko datuak ahalik eta zehatzen asmatzen. "Pasahitza" koplatan jardun zuten musikariek jarritako erritmora eta, azkenik,  "Furor"-en euskara hitza zuten ahalik eta abesti gehien abesten primeran pasatu zuten bertaratu ziren euskaltzale guztiek.


Garrantzitsuena da gau ederra pasatzeaz gain, Korrikari bultzada polita eman geniola denon artean.AUPA ZUEK!!!







No comments:

Post a Comment