2016-09-16

JAIETAKO TOPAKETA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA

Ikasturtea martxan da, eta Galdakaoko berbalagunak motorrak berotzen hasi dira. Urtero legez, jaietako topaketa antolatu dugu kide berriei harrera beroa egin eta urrian geratzen hasi aurretik talde guztietako kideek elkar  ikusteko.Aurtengo leloa, "Praktikatu eta bizi", lau haizeetara zabaldu nahi dugu lehen egunetik. Partaide berriak bizi-bizi hurbilduko ahal zaizkigu!

 Topaketak nobedade polita izan du aurten. Izan ere, udako argazki txapelketan parte hartutako 49 lagunen argazkiak egon ziren ikusgai geratu ginen tabernan. Edertasuna, euskararen aldeko mezua eta originaltasuna baloratzen ziren, eta lehia estu baten ostean, saria honako argazkiak merezi zuela erabaki zuen epai-mahaiak.
Silvia Pilarrek eraman du TOPAk eskainitako bi pertsonentzako afari dotorea. Nor gonbidatuko ote du Silviak? Senarra ala semea?
ZORIONAK ETA GOZATU MEREZITAKO SARIA!!!



No comments:

Post a Comment