2016-11-21

OSTEGUNEKO BERBALAGUNEN AFARIA


Galdakaoko ostegun gaueko taldea duzue irudietan. Urtero-urtero partaide berriak gehitzen zaizkio, baina lehen urteetako ohitura onei eusten die taldeak. Abenduan, urtea agurtzeko Basauriko Baskot festara; Sagardotegi garaian, Astigarragara; Maiatza aldera, pintxo-txapelketa antolatzen dute eta ikasturte hasieran, kide berriei ongi etorria egiteko afaria.

Giroa da huts egin ezin duen osagaia; mahai gainean dagoena gutxienekoa izaten dela esan ohi da horrelakoetan, baina lehengo ostiraleko afaria txapela kentzeko modukoa izan zen: Otarrainxkak, odolostea, entsalada, saiheskiak patatekin, izozkia, kuia-pastela eta sorbetea...mundiala!

Eta giroa goi-goian mantentzeko, ohitura bihurtu diren euskaltegiko mahai-jokoak. Barre algara izan zen nagusi, eguna behar den moduan borobiltzeko. Ondo pasatu eta ondo afaltzeaz gain, gramatika ikasita joan zen etxera bat baino gehiago.

Nola ez dute ba urtero errepikatuko?







No comments:

Post a Comment