2017-02-14

ARROPA BIRZIKLATZEKO TAILERRA



Hemen ditugu aurreko eguenean ospatutako Arropak Birziklatzeko tailerreko argazkiak! Oso arratsalde interesgarria izan zen, arropa zaharrekin poltsoak, makutoak, diruzorroak...egiten ikasi baikenuen!!
Gaur egungo gizarte kontsumistan arropa birziklatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, ingurumena errespetatu eta zaindu ahal izateko, eta ikastaroak horren kontzientzia indartzen lagundu zigun, eta bide batez, euskara praktikatzeko parada bikaina izan zuten Basauriko Berbalagunek!!
Eskerrik asko Truca Rec enpresari ,eta bereziki, Estitxu Carrascori, gauzatutako lan ederragatik, eta emandako argibide eta azalpen denengatik!! Eta ahaztu  gabe, Pozokoetxeko Kultur-etxeari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, gurekin beti bezain adeitsu jokatzeagatik, eta aretoa uzteaz gain, erraztasun guztiak emateagatik!!
Praktikatu eta bizi!!

No comments:

Post a Comment