2017-05-17

BASAURIKO III. MINTZODROMOA


Maiatzaren 11n ospatu genuen Basauriko III. Mintzodromoa, eta etorri ziren guztiak zoriondu nahi ditugu, inoizko arrakastatsu eta jendetsuena izan baitzen,hortaz, zorionak eta eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Aurreko urteetan bezala Solobarria plazako karpan egin genuen ekitaldia; bai goizez, bai arratsaldez, eta orotara 180 lagun baino gehiagok                    ( euskaltegietako ikasle, berbalagun, Udaleko langile,hiritar xume...) parte hartu zuten AEK-k, Udal Euskaltegiak, Hizkuntza Eskolak eta Udalak antolatzen dugun euskararen aldeko dinamika erraldoi honetan. Beti bezala kafea eta pastak lagun izan zituzten partaideek, eta 45 minutuz euskaraz gozatzeko aukera izan zuten, baita euskaltzale gehiago ezagutzeko parada ere. Bai goizez, bai arrastiz labur egin zitzaien...gustura egon ziren seinale!!
"Umorearen mugak", "Eskola lehen eta orain" eta "Kirol arriskutsuak" gaiak jorratu zituzten mahaietako dinamizatzaileen laguntzaz, eta guztietan aritu ziren eroso eta gustura.
Aurten langa oso goian jarri dugun arren, datorren urtean errepikatu edo gainditzeko asmoz itzuliko gara, betiere zuen laguntzari esker! Eskerrik asko berriro ere bertaratutako guztiei, baita antolatzen lagundu diguzuen guztioi ere ! Gozatu euskaraz! Praktikatu euskara! Bizi euskaraz!!

No comments:

Post a Comment