2018-05-22

ZURRUMURRUAK DESMUNTATZEN-TESTIGANTZAK

Denok dakigu etorkinen gaia pil-pilean dagoela gure gizartean, eta beste hainbat alorretan gertatzen den bezala, horren inguruan zurrumurru eta aurreiritzi faltsu asko sortu dira.
Bada, ostiralean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean egingo dugun ekitaldian, zurrumurru eta aurreiritzi faltsu horiek desmuntatzen saiatuko gara, eta horretarako 3 etorkinek euren testigantzak kontatuko dizkigute: nola iritsi ziren Euskal Herrira, zein zailtasun izan zuten, euskarak zertan lagundu zien, gizartearen harrera...
Euren testigantza interesgarrien ostean, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute, informazio gehiago nahi badute, eta ondoren entzuleen txanda etorriko da: talde txikitan jarriko dira gaiaren inguruko hausnarketa egitera, ideiak plazaratzera eta konponbideak topatzera. Bai, mintzodromo osteko astean beste "mintzodromotxo" batez gozatzeko aukera izango du bertaratzen den edonork!!
Bukatzeko, 20etan, denok batera Basaurin ostiraletan hainbat eta hainbat berbalagun batzen dituen pintxo-potera  joango gara mingainak eta ezpainak euskaraz bustitzera!
Anima zaitez! 18-20 izango da ordutegia, eta nola ez, debalde!
Praktikatu eta bizi!!

No comments:

Post a Comment