2019-02-04

ELURREZKO PANPINAK EGITEN

Basaurin egin genuen Gurasolagun 2.saioa ere oso arrakastatsua izan zen, izan ere, 8 familia elkartu ginen, aurreko saioan baino 3 gehiago, eta guraso, eta batez ere umeek, ederki pasatu zuten.
Oraingo honetan, geneukan eguraldia ikusita, apropos ikusi genuen elurrezko panpinak egitea; hori bai, arroza eta galtzerdiak oinarri hartuta, ez elurra! panpin polit hauek egiteko material zerrenda ez zen oso luzea izan: 5 kilo arroz (sobera egon zen), koloretako galtzerdiak, botoiak, txintxetak...eta norberak gehitu nahi izan zizkion apaingarriak.
Familia bakoitzak diseinu desberdina egin zuen, eta lanean hasi ziren euren panpina sortuz: galtzerdia moztu, arrozez bete, goma batekin burua eta gorputza bereizi, burua arrozez bete, bufanda  bat egin kolorezko zinta batez, botoi eta txintxetak erabiliz begiak eta ahoa egin...aukera asko zeuden, eta sormena lantzeko parada ederra izan zuten umeek!
Gainera, azpimarratzekoa izan zen haurren artean zelan partekatu zuten materiala: sobera zituzten apaingarriak besteei eskainiz, galtzerdi koloretsuak banatuz, kola berezia partekatuz...Ondo pasatzeaz gain, balore garrantzitsuak lantzen diren seinale.
Azkenerako, erritmoa eta gustua hartu ziotenez, familia bakoitzak pare bat panpina egin zituen, tamaina eta ezaugarri desberdinekin: txanoarekin, ile artifizialarekin, sudur handia/txikia, batzuek besoak jarri zizkioten, beste batzuek alfonbra "miragarriak" egin zizkieten... Hona hemen, aragzkietan, horietariko batzuk:



Beno, bukatzeko, hurrengo saiorako gonbitea luzatu nahi dizuegu, ea familia gehiago animatzen diren eta Gurasolagun dinamika egonkortzea lortzen dugun, oso esperientzia ona izaten ari baita. 3. saioa otsailaren 11n, astelehenean, egingo dugu, Bolintxu euskaltegian, 17:30etatik aurrera. Bertan, lepokoak eta pultserak makarroi eta abarrekin egiten ikasiko dugu. Etorri eta gozatu zure umeaz eta euskaraz!!
Praktikatu eta bizi!

No comments:

Post a Comment