2019-02-19

ZIZARE-POTE TAILERRA BASAURIN

Gurasolagunen 4.saioarekin gatozkizue!! Oraingo honetan, errotuladore, margo, arkatzak eta abar gordetzeko poteak egingo ditugu komuneko paperaren kartoiarekin, baina ez edozein pote, zizare itxurako pote ilara baizik!!
Horretarako, partaide bakoitzak etxetik  komuneko papereko 4-5 kartoi borobil ekarri beharko ditu, eta kartulinaz apaindu ondoren, bata bestearekin lotuko ditugu, zizare itxura emanez.

Hitzordua: otsailaren 25a, astelehena, arratsaldeko 17:30ean, Bolintxu euskaltegian.
Ekarri beharrekoak: komuneko papereko 4-5 kartoi ale. Beste material guztia bertan aurkituko duzue.
Animatuko gurekin?
Praktikatu eta bizi!!

No comments:

Post a Comment