2019-03-24

USANSOLOKO BERBALAGUNEN LEHEN HITZORDUA


Kostata, baina martxan da Usansoloko Gurasolagun egitasmoa. Joan den ikasturtean saiakera bat egon zen, baina azkenean taldeak ez zuen formarik hartu. Aurten, ordea, topera hasi dira ostiralean Unkina eskolan elkartu ziren 9 familiak, eta etxera zeinen pozik joan ziren ikusita, ez du ematen berriro elkartzeko denbora luzea joango denik, ez horixe!




Batzuk aspaldiko ezagunak izan arren, elkar ezagutzeko jolas batekin hasi ginen, motorrak berotzeko: armiarma sarea. Norberak zer duen gustuko esan, eta haria beste bati pasatu, amaraun handi bat osatu arte. Eta azkenean, haria pasatu dizunak zer esan duen gogoratu. Izan ere, garrantzitsua da lagun berrien zaletasunen berri izatea


Aulkien jolasean ari aritu ziren txikiak. Korrika ate joka dugu eta horren aitzakian Pirritx, porrotx eta Marimototsen "Txis pun, Korrika" abestiaren erritmoan gira eta biri ibili ziren poz-pozik


Eta Korrikak protagonista izaten jarraitu zuen hurrengo jolasean ere. Lekukorik ez, baina puxika eder bana eman genion familia bakoitzari, euskararen aldeko mezu bat idatzi eta barruan sartzeko. Ondoren, puxika guztiak apurtzen hasi ziren, besteek idatzitako barruko mezua nork idatzi zuen asmatzeko asmoz. Honetan ere izerdi nahikoa bota zuen batek baino gehiagok, merezi izan zuen, mezuak zein baino zein ederragoa zen eta






Eta proiektu honentzat berezia izango den lehen egun hau borobiltzeko, puzzle bat egin genuen guztion artean. Familia bakoitzak zatitxo banari bere lekuan forma eman zion, erdian zegoen kartoia banan-banan kolorez osatu arte. Eta horixe bera da Gurolagunen egin nahi duguna: guraso eta umeen arteko elkarlana etxetik hasi, euskaraz bizi nahi duen familien sarea gero eta handiagoa izan dadin.



Herrengo hitzorduan pasa den ostiralean bezain ondo pasatuko dugu, seguru. Bien bitartean, ondo ibili eta euskara erabili!!!



No comments:

Post a Comment