2019-05-27

GOMAEVAREKIN JOLASEAN

Artista ederrak dira gure Gurasolaguneko ama eta umeak argazkian ikus daitekeenez! Ederki pasa zuten aurrekoan ere, "gomaevarekin" jolasean.
Argazkian ikusten denez, gomaeva erabilita mahai jokoak egitea zen ideia, baita lortu ere.

Hasteko, familia bakoitzak etxetik 9 plastikozko tapoi ekarri zituen, eta erabiliko zuten gomaeva kolorea aukeratu ostean, lanari ekin zioten: mahai jokoaren neurria erabaki eta moztu, tapoiak apaintzeko aukerak hausnartu eta gauzatu, forma diferentea eman...

Tapoiak apaintzeko marmoka irudiak, "comecocos"-ak eta marigorringoak egin zituzten eta denek aukeratu zuten jokoa " 3 lerroan"  izan zen. Jokoan dauden "marrak" egiteko beste kolore bat aukeratu zuten eta kolaz ondo itsatsi ondoren lana amaitua zegoen!!

Jolastea besterik ez zen falta, eta argazkia atera eta gero, horretan aritu ziren binaka. Arratsalde ederra eta oso eskulan gomendagarria izan zen, erraza eta dibertigarria baita!
Hurrengo saioa ekainaren 10ean izango da, betiko orduan, 17:30ean, Bolintxu euskaltegian. Urtxintxa elkartekoak etorriko zaizkigu magia erakustaldia egitera! Animatuko?
Praktikatu eta bizi!!!



No comments:

Post a Comment