2019-04-06

GURASOLAGUNAK ERE KORRIKAREN ALDE

Tailer berezia egin zuten atzo Galdakaoko berbalagunek. Korrika ate joka dugu eta guztiok ari gara motorrak berotzen euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren alde.

Atzo, Gandasegiko arkupeetan elkartu ginen, taldeko partaideez gain, jende gehiago erakarri nahian. Eta ideia ez zen batere txarra izan, Korrikako kartelek eta musika alaiak jende askoren jakin-mina bereganatu zuen eta



Helburua Korrikaren aldeko marrazkiak margotzea eta Lacasitos poteekin lekuko txikiak egitea zen. Materiala udal langileek eramandako lau mahitan utzi eta berehala hasi ziren txikiak jolasten eta baita poteak husten ere! Lekukoak egiteko gurasoen laguntza behar izan zuten txikienek, baina, beti bezala, lan-talde ederra osatu zuten denek.






Hauxe da atzoko tailerraren azken irudia: Umeak pozik, ahoan zapore goxoa eta Korrikaren aldeko mezuak nonahi.

Asteartean Korrika txikian eta asteazkenean Korrikan, umeek zein helduok lau haizeetara zabaltzen jarraituko dugu euskaraz bizi nahi duen herria garela. Atzera kontua martxan da. Prest zaudete?



Tipi-tapa, tipi-tapa...KORRIKA!!!

2019-03-24

USANSOLOKO BERBALAGUNEN LEHEN HITZORDUA


Kostata, baina martxan da Usansoloko Gurasolagun egitasmoa. Joan den ikasturtean saiakera bat egon zen, baina azkenean taldeak ez zuen formarik hartu. Aurten, ordea, topera hasi dira ostiralean Unkina eskolan elkartu ziren 9 familiak, eta etxera zeinen pozik joan ziren ikusita, ez du ematen berriro elkartzeko denbora luzea joango denik, ez horixe!




Batzuk aspaldiko ezagunak izan arren, elkar ezagutzeko jolas batekin hasi ginen, motorrak berotzeko: armiarma sarea. Norberak zer duen gustuko esan, eta haria beste bati pasatu, amaraun handi bat osatu arte. Eta azkenean, haria pasatu dizunak zer esan duen gogoratu. Izan ere, garrantzitsua da lagun berrien zaletasunen berri izatea


Aulkien jolasean ari aritu ziren txikiak. Korrika ate joka dugu eta horren aitzakian Pirritx, porrotx eta Marimototsen "Txis pun, Korrika" abestiaren erritmoan gira eta biri ibili ziren poz-pozik


Eta Korrikak protagonista izaten jarraitu zuen hurrengo jolasean ere. Lekukorik ez, baina puxika eder bana eman genion familia bakoitzari, euskararen aldeko mezu bat idatzi eta barruan sartzeko. Ondoren, puxika guztiak apurtzen hasi ziren, besteek idatzitako barruko mezua nork idatzi zuen asmatzeko asmoz. Honetan ere izerdi nahikoa bota zuen batek baino gehiagok, merezi izan zuen, mezuak zein baino zein ederragoa zen eta






Eta proiektu honentzat berezia izango den lehen egun hau borobiltzeko, puzzle bat egin genuen guztion artean. Familia bakoitzak zatitxo banari bere lekuan forma eman zion, erdian zegoen kartoia banan-banan kolorez osatu arte. Eta horixe bera da Gurolagunen egin nahi duguna: guraso eta umeen arteko elkarlana etxetik hasi, euskaraz bizi nahi duen familien sarea gero eta handiagoa izan dadin.



Herrengo hitzorduan pasa den ostiralean bezain ondo pasatuko dugu, seguru. Bien bitartean, ondo ibili eta euskara erabili!!!



2019-03-22

IÑAUTERI GINKANA

Ostiral honetan, Korrikaren aldeko poteo musikatuarekin batera, Berbalagunen iñauteri ginkana egingo dugu!!
Taldeka egingo ditugu jolasak, giro ederra egongo da eta gainera, eguraldia lagun!!!
Rapero mozorroa jantzi eta etorri gurekin arrasti ederra pasatzera! Eta ginkana amaitu ostean, San Migel kantariko lagunekin kantu poteo musikatua; plan hoberik duzu?
Praktikatu eta bizi!!