2007-11-22

El Correo ko artikulu berezia


Hona hemen kasu berezi bat.

Maite Iturre, Argentindarra baina Brasilen jaioa, 21 urtekin Euskal Herrira heldu eta barnetegi baten euskara ikasi ondoren "engantxatu" egin zen. Unibertsitateko ikasketak euskaraz egin eta gaur egun EHU-UPVn klaseak ematen ditu. Honetaz gain Hezkuntza Ministerioak banatzen duen sari gorenena eskuratu du .
Nork dio zaila dela????
Artikulua :

2007-11-20

Urko Aristi eta Alex Sardui Mintzalagun ekimena aztertzen.


Lazkaoko barnetegia eta Mintzalagun ekimena aztergai, asteleheneko "Bi Errepidean" saioan.

2007/11/19 ETB1


Euskara ikasteko bi bide aztertu dituzte Urko Aristik eta Alex Sarduik .Euskara ikasteko modu bat baino gehiago daude. Barnetegiak adibidez, epe laburrean aurrerapauso handiak egiteko tresna dira. Baina ez da gure hizkuntza ikasteko bide bakarra.

Mintzalagun sistemak esaterako, euskara norberaren eguneroko bizitzan txertatzeko aukera eskaintzen du. Urko Aristi eta Alex Sardui euskara ikasteko bide horiek hautatu dituzten bi emakumerekin egon dira asteleheneko “Bi Errepidean” saioan.


Protagonistetako bat Martina Urrutia da. Sustrai nafarrak dituen iruindar hau Lazkaoko Maizpide barnetegian ari da ikasten. Lau hizkuntza dakizki eta orain euskara ikastea erabaki du. 15 urte dira Normandian bizi dela eta Euskal Herrira itzuli da bere jatorrizko hizkuntza ezagutzera. Urkok egun batez bizi du barnetegiko ikasleen bizitza. Klaseak, elkarbizitza, zurrumurruak eta parrandak bizi ditu Martina eta barnetegiko lagunekin batera.


Alex Sarduik Rocio Luces Goñiren eguneroko bizitza ezagutu du. Mintzalagun sistema antolatzeko ardura du Rociok eta Sarduik bere lanean lagundu dio. Uruguayen hazia eta hezia da baina, aiton-amonak nafarrak zituela eta, umetan hasi zen euskara ikasten. Orain bost urte etorri zen Euskal Herrira eta duela hiru urte hasi zen Algortako euskara elkartean lanean. Bi mintzalagunekin egon dira Alex eta Rocio.

Gure hizkuntza edonorekin egunero erabili daitekeela ikusi ahal izan dugu.