2015-06-13

BASAURIKO BERBALAGUNAK ZERB DASTAKETAN

Gaur ostiral berezia izan dugu Basaurin, Nerea Makazagak garagardoaren ekoizpen prozesuari buruzko hizketaldia eskaini digulako. Hitzaldia, berak eta beste hiru kidek osaturiko enpresak Euskal Herrian bertan ekoizten duen Zerb garagardo goxoaren dastaketarekin amaitu da. Bildu diren lagunek honako argazkia atera dute.


2015-06-11

USANSOLOKO BERBALAGUNEN IKASTURTEKO AZKEN HITZORDUA



Ikasturtea amaitu baino aste bi lehenago bukatu dute Usansoloko berbalagunek, baina behar den moduan, bai jauna.
Umore-Ona txokoan geratu ziren Usansoloko AEK-ko arratsaldeko ikasleekin, eta hor egon ziren kontu-kontari, mahaian zegoen guztia bukatu arte.

Baditugu "fitxaje" berriak datorren urterako!!!

2015-06-09

FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN


Gaur egun Gurasolagun talderik izan ez arren, egitasmo hau zertan datzan erakusteko ekintza bat antolatu genuen atzo Galdakaon.
Familian euskaraz jolastu eta abesteko ariketa sorta ekarri zigun Urtxintxan lan egiten duen begirale batek .
Ordubete eta erdiz aritu ziren jo eta ke umeak eta gurasoak Begoñaren aginduetara.



Berbataldeetan parte hartzen duten guraso batzuk eta atzoko hitzorduaren berri izan zuten beste batzuk animatu ziren. Parkean zeuden familia bi ere gugana hurbildu eta informazio eskatu ziguten. Lehen urratsa emanda dago.Ea datorren urtean taldetxo bat sortzen dugun!