2018-01-30

AUTODEFENTSA IKASTAROA

Ederki pasatu (eta sufritu, kar,kar,kar) dute gure berbalagunek autodefentsa ikastaro honetan. Baina has gaitezen hasieratik...
Ikastaroa bi egunetan banatu genuen eta egun bakoitzean 2 orduz aritu ginen Xabi irakaslearen gidaritzapean. Lehen egunean, teoria azaldu eta gomendio batzuk eman zizkigun,baita autodefentsa teknikak jakitearen garrantzia azpimarratu ere. Edonork edozein momentutan erabiltzeko moduko teknikak ikasi genituen, estutasun batetik ateratzeko lagungarri izango direnak.
Hurrengo asteko saioan, teknika garatuagoak ikasi genituen, baita praktikan jarri ere, argazkian ikus daitekeen moduan...kar,kar,kar! Poz-pozik aritu ginen eta denbora oso azkar pasa zitzaigun, gustura egon ginen seinale!! Espero dugu ikasitako praktikan jarri behar ez izatea, baina badaezpada...PRESTATUTA GAUDE!!

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Xabiri, ikastaro interesgarri hau hain dibertigarri egiteagatik, baita pozokoetxeko kultur etxeari, gela oso aproposa utzi baitziguten. Elkarlanean segitzea espero dugu!! Praktikatu eta bizi!!!

2018-01-12

URTARRILEKO MATRIKULALDIA ZABALIK!!

Berbalagunen parte izan nahi baduzu, orain aukera bikaina duzu geurera etortzeko!! Euskara ikasi, lagun berriak egin eta ederki pasatzeko beta duzu, eta den-dena musu truk!
Jarri kontaktuan gurekin eta izan zaitez familia handi honen partaide! Praktikatu eta bizi!!