2020-12-31
2020-12-22
Gabonetako pintxo lehiaketa
Urte honi bukaera emateko lehiaketa bat proposatzen dizuegu.
Sukaldean ondo moldatzen zara? pintxoak egitea gustatzen zaizu?
Ba animatu eta parte hartu gure gabonetako pintxo lehiaketan!
PRAKTIKATU ETA BIZI!
2020-12-21
2020-12-17
2020-12-03
Makrame tailerra
Urtea bukatzeko azken ekintza antolatu dugu: Makrame tailerra.
Eskulanak gustatzen zaizkizu? ala ikasi nahi duzu? Oraingoan aukera polita izango dugu horretarako.
Animatu eta parte hartu!!! Oso ondo pasatuko dugu!!!!
PRAKTIKATU ETA BIZI!!!!!!
Sukaldaritza begano tailerra
Urteari bukaera emateko sukaldaritza begano tailerra antolatu dugu.
Osasuntsu jaten duzue? ala jan nahi duzue? Ba hemen daukazue aukera ezin hobea !
Animatu eta etorri gurekin parte hartzera!! Oso ondo pasatuko dugu!
PRAKTIKATU ETA BIZI!!
2020-12-01
2020-11-26
Fernando Bediaga bidelagun beteranoa joan zitzaigun atzo
2020.urtea ez dugu erraz ahaztuko. Urte latza izaten ari da guztiontzat arlo guztietan, eta Galdakaoko Berbalagunen beste hutsune handia izango dugu hemendik aurrera. Fernando Bediaga hil zen atzo, proiektu honen sorreratik taldeak dinamizatzen ibilitako bidelaguna. Fernandok euskara hobetzen eta praktikatzen lagundu dio herriko jende askori. Duela urte asko AEKn ibili zen irakasle, eta, azken 15 urteotan, Berbalagunen aritu da buru belarri, jendeari euskalduntzeko bidea errazten. Argazki eta oroitzapen asko gordeko ditugu betiko, baina gaurkoan, 2007ko kanpainan ateratakoa gogoratu nahi dut, egitasmoarekiko izan duen konpromisoa goraipatzeko.
Irailean, omenaldi polita egin genion Asun Matillari eta gaur zortzi, Euskararen Nazioarteko Egunean, Kontxi Belandiaren txanda izango da. Fernandok beste horrenbeste merezi du, eta hona hemen gure lehen omenaldi txikia. Irudian agertzen diren asteleheneko taldekoek eta bidean ezagutu zaitugun berbalagun guztiok ez zaitugu inoiz ahaztuko, Fernando
2020-11-20
2020-11-19
2020-11-11
Elikagaien etiketak nola irakurri
Erosketak egiten dituzuenean etiketei erreparatzen diezu? Ulertzen duzu bertan agertzen dena?
Etorri gurekin eta etiketak irakurtzen ikasiko duzu, horrela, modu arduratsuan egingo dituzu erosketak.
Animatu eta eman izena lehenbailehen plaza mugatuak daude eta!!!
PRAKTIKATU ETA BIZI!
2020-11-04
FISIOTERAPIA TAILERRA BASAURIN
Zenbat aldiz pentsatu duzue egun hauetan fisioarengana joan behar duzuela? Estresa? Mina?
Guk badaukagu konponbidea!
Zuentzat fisioterapia tailerra antolatu dugu. Animatu eta etorri gurekin, asko ikasiko duzue.
Kurtso honen bidez, era errez batean gure gorpuza ezagutu eta beren osotasunean lan egingo dugu.
Apuntatu lehenbailehen plaza gutxi daude eta!
PRAKTIKATU ETA BIZI!
2020-11-03
2020-11-02
2020-10-27
2020-10-08
MUSIKOTERAPIA TAILERRA BASAURIN
Musikoterapia tailerra Basaurin!
Musika egunerokotasuneko egoeretan nola aplikatu ikasiko dugu.
Oso ondo pasatuko dugu. Animatu eta parte hartu!!
10 toki baino ez daude (egoerak horrela aginduta), beraz, eman izena lehenbailehen!
Izena emateko, emailez: hegouribekoberbalagun@gmail.com edo telefonoz: 645715621
PRAKTIKATU ETA BIZI
2020-09-30
2020-09-28
MATRIKULAZIO KANPAINA MARTXAN
Iraila bukatzear dago eta urria ate-joka, eta Hego Uribeko Berbalagun dinamika berriro ere martxan! Nahiz eta ikasturte berezia den hau, gure aldetik ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatuko gara, urtero bezala, noski!
Hortaz, gogorarazi nahi dizuegu Berbalagunen izena emateko epea zabalik dagoela, talde batzuk dagoeneko martxan daudela, eta aukera ederra dela hau euskara praktikatu eta jende berria ezagutzeko!
Euskaraz gozatu eta jende berria ezagutzeaz gain, Hego Uribeko Berbalagun izateak hainbat abantaila ditu: Sozial Antzokian eta Torrezabalen egiten diren euskarazko ikuskizunetarako sarrerak debalde lortzeko aukera, AIZU eta ARGIA aldizkariak zein BERRIA egunkaria merkeago eskuratzeko beta, egiten ditugun "erronketan" parte hartu eta sariak irabazteko parada...
Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena!! Kartelean dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak, baina horietaz gain gogoratu Basauri edo Galdakaoko edozein euskaltegitan ere eman daitekeela izena.
Bukatzeko, uda aurretik egin genituen "erronken" irabazle batzuen argazkiak dauzkazue segidan, promesten duguna betetzen dugun seinale!!
PRAKTIKATU ETA BIZI!
NARRAZIO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Uda tartean eduki dugu, hori dela eta, narrazio lehiaketaren irabazleen aukeraketa pixka bat atzeratu dugu, baina dagoeneko baditugu garaileak! Honako hauek dira:
A1: Txomin Agirre
A2: Loli Torres
B1: Iratxe Arrese
B2: Jon Arregi
C1: Naia Mena
EGUZKIBEGI IKASTOLA: Peio Sustatxa
BERBALAGUN: Garazi Maeso
Gogorarazi nahi dugu irabazleek 50 euroko kultura-bonoa irabazi dutela, Basauriko Umeak liburu dendan gastatzeko. Horrela, parte hartzaileak saritzeaz gain, kultura sustatzen dugu, eta kulturaren bultzatzaile den entitate bat laguntzen dugu; gauden egoera ekonomiko honetan uste dugu ezinbestekoa dela kulturari bultzadatxoa ematea.
Beraz, zorionak irabazleei eta konbitea luzatzen diegu Basauriko Bolintxu AEKtik pasatzeko euren bonoa jasotzera!
PRAKTIKATU ETA BIZI
2020-05-15
AZKEN ERRONKA: BIZIPENAK KONTATZEKO NARRAZIO LABURRA
Ez zalantzarik egin eta bidali zure narrazioa! Narrazio onenek kultura-bonoa jasoko baitute saritzat!
2020-05-12
ARGAZKIA BALKOITIK/LEIHOTIK ETA KALETIK: IRABAZLEAK
2020-05-06
8. ERRONKA: ARGAZKIA LEIHOTIK ETA KALETIK
51 egun joan dira kalera irtetea mugatu zigutenetik, eta, zorionez, ematen du amesgaiztoa bere azkenean dela. Hori ospatzeko, argazkiak ateratzen eta mezu laburrak idazten zelan moldatzen zareten ikusi nahi dugu!
Ariketa argazki bat edo bi ateratzean datza, eta argazki horiek zer adierazten dizuten letraz idatzi beharko duzue. Bi ateratzen dituena saia dadila biak erlazionatzen. Argazkien baldintzak hauexek dira:
1- Leihotik/balkoitik argazki bat atera behar duzue eta esaldi bat gehitu
2- Etxetik kanpo zaudetenean, askatasun hori islatzeko, argazki bat atera eta esaldi bat gehitu
Argazkia(k) eta testua(k) bidaltzeko 3 aukera daukazue: (azken eguna: domeka, hilak 10)
1- Zuzenean dinamizatzaileari bidali
2- Euskaltegiko zure irakasleari
3- hegouribe@aek.eus helbidera
Testuak argazkiari gehitzeko arazorik baduzue, ez keztatu, geuk egingo dugu eta. Eta beti bezala, lan dotoreenak opari sortatxoa edukiko du! Anima zaitezte!
Hementxe duzue adibide bat...
2020-05-04
7. ERRONKA: EMOJIEKIN JOLASEAN
Goiko irudian dituzue aukeratu zituzten emojiak, tartean jolasa zertan zetzan jakin gabe. Ondoren, aukeratu zuten emoji horren antzezpena-edo egin behar zuten argazki baten bidez, eta hementxe duzue zein irudimentsu jokatu zuten!
Topatu dituzue baliokideak? Kar, kar, kar. Irudimentsu aritu ziren partaideak gero!! Gogotik barre egin genuen batzuen burutazioekin!! Aupa zuek!!
Beti bezala mila esker parte hartu zenuten guztioi, mundialak zarete eta!!
Hurrengo erronkaren zain dagoeneko, ezta? Ba adi-adi jarrai ezazu gure blogga, egunotan proposatuko baitugu datorrena!!
"PASILLOAN GORA" BIDEOKLIP ARRAKASTATSUA
Hirugarren asteko erronka duzue hurrengo bideoa. Lau aste joan dira ordutik, bideo-muntaia lantsua izan delako eta mimoz egin nahi izan dugulako dena. Emaitza zeuek baloratu beharko duzue, baina gu, behintzat, poz-pozik gaude lortutakoarekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta berbalagun guztioi, eta, batez ere, Janire Egaña, Roberto Awanari eta Itziar Ituñori. Mundialak zarete!
2020-04-27
BERBALAGUNIK MAITATUENA JOAN ZAIGU GAUR. AGUR, AMAMA KONTXI!
Luze hitz egin dezakegu Kontxi Belandiari buruz, baina, zalantzarik gabe, euskarari zion maitasuna zen pertsona honen ezaugarririk azpimarragarriena. Hutsune handia utzi du herrian eta gure asteazken goizeko taldean; izan ere, 90 urte izan arren, Kontxi ez zen edozein gauzagatik etxean geratzen zen horietakoa. Aitzitik, udaberrian zein neguan taldera txintxo-txintxo joaten zen beti eta baita antolatzen genituen ekintza guztietara, euskaraz aritzeak ematen baitzion bizipoz eta indar hori.
Gogoan dut Usurbilen egindako 18.Korrikaren aurkezpenera ere etorri zela. Egun pasa luzea egin behar genuen, eta, gainera, kalean. Egoera ikusita, AEK-ko irakasle batek, Kontxik ezer jakin barik, kotxea eramatea pentsatu zuen, hura nekatzean, etxera eta eroso eramateko. Aurrera egin zuten orduek, eta joateko gonbidapena egin zion, baina Kontxik zera erantzun zion: "Ni hemen lotuko naz". Eta halaxe egin zuen, gurekin geratu zen gaua sartu eta etxera bueltatu ginen arte, kaleko txosna batean. Handik egun gutxira harrapatu zuen kotxea batek, eta, hala ere, ekintza guztietara joateko gogotsu jarraitu zuen hobera egin zuenean. Ez dugu ezagutuko bera baino partaide kementsuagorik!
Euskararen alde egiten dugun lana eskertzen zigun beti, baina ez zen konturatzen gerra garaian eta diktaduran bera eta bere belaunaldiko euskaltzaleek egindako ahaleginagatik egin ahal dugula guk orain egiten duguna. Gorazarre pertsona horiei guztiei!
Gaur utzi gaitu, baina transmititutako euskaltzaletasuna eta emandako eredua gurekin geratuko dira betiko. Tira, hori eta emandako mosu guztiak :)
Hona hemen Berbalagun eta AEKide guztion omenaldi txikia
"GORA EUSKADI, IUPI!. GORA GU TA GUTARRAK"
Gora zu!
2020-04-26
7. ERRONKA: JOLASA
2020-04-20
BERROGEIALDIARI AURRE EGITEKO 6.ERRONKA: EROGLIFIKOAK
Eroglifikoen erantzuna eta saridunak
1- San Jose
2- Goikoetxea
3- Bolo
4- Etxeberria
5- Iturraspe
6- Garmendia
7- Urko Vera
8- Lasa
9- Armando
10- Zubiaurre
11-Iraola
12- Iru
13- Irureta
14- Iriondo
15- Aurtenetxe
16- Zarra
17- Aizkorreta
18- Aranzubia
19- Zubizarreta
20- Iraizotz
21- Urtubi
22- Toquero
23- Sarabia
24- Tiko
25- Iribar
Irabazleak (guztiak asmatuta)
- Jimena Velasco
- Arkaitz Gonzalez
- Mikel Aparicio
2020-04-13
KORONABIRUSARI AURRE EGITEN: PASAHITZA
Animo eta zorte on!!! Eta nola ez, irabazleek saritxoren bat jasoko dute!!
A- Baserriko animaliei esaten zaie
B- Zarataren sinonimoa
D- Baltzola koba ondoko herriaren izena
E- Eztia sortzen duten animalien "etxea"
F- Hizkuntzak aztertzen dituen zientziaren adarra
G- Burdeos-en itsasoratzen den ibaiaren izena
H- Hil ezin dena
I- Norbere umea hiltzeari esaten zaio
J- Askatu/aske utzi
K- Desagertzear dagoen iberiar penintsulako ugaztuna
L- Euskal dantza tradizionala, taldean bikoteka egiten dena
M- Kafkaren liburu ospetsuena
N- Atomo eta molekulak manipulatzen dituen teknologia
Ñ (tartean)- Erresuma Zaharreko hiriburua
O- Hosto eroriek lurrean sortzen duten geruza
P- Arrakala/zartadura/arrailaren sinonimoa
Q- "Reservoir Dogs" filmaren zuzendariaren izena
R (tartean)- Mesedez eskatu/otoitz egin
S- Bolandera, txaplidue
T- Kaxoiaren sinonimoa
U- Abdujaparov txirrindulariaren sorterria
V- "Urpeko ontzi horia" ezizena duen futbol taldea
W- Elhuyar anaiek isolatu zuten elementu kimikoa
X- Lur planetak dituen antzeko bizi-baldintzak dituzten planetei esaten zaie
Z- Loreak lehortu edo ihartzen dira. Sinonimoa
ERANTZUNAK:
A- Abere
B- Burrunba
D- Dima
E- Erlauntza
F- Filologia
G- Garona
H- Hilezkor/ Hilezin
I- Infantizidioa
J- Jaregin
K- Katamotza
L- Larrain dantza
M- Metamorfosia
N- Nanoteknologia
Ñ- Iruñea
O- Orbela
P- Pitzadura
Q- Quentin
R- Erregutu (bai mesedez eskatu, bai otoitz egin esateko)
S- Suziria
T- Tiradera
U- Uzbekistan
V- Vilareal
W- Wolframioa
X- Exoplaneta
Z- Zimeldu
Aste honetako partaidetza ikusita, jende askok parte hartu baitu, erabaki dugu irabazle bat baino gehiago egotea. Jarraian irabazleen izen abizenak eta asmatutako hitz kopurua ikusiko duzue. Dinamizatzaileak zuekin jarriko dira kontaktuan saria jaso dezazuen (konfinamendua bukatzean, noski, kar, kar, kar). Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuon guztioi!:
IRABAZLEAK:
1- Nagore Arbaiza: 25 hitz
2- Itziar Barañano: 25 hitz
3- Maite Muñoz: 24 hitz
4- Ariane Matasanz: 24 hitz
5- Nuria Garcia: 24 hitz
6- Amagoia Olea: 23 hitz
2020-04-06
FUROR LEHIAKETA: ABESTIAK EUSKARAZ
Adibide bi: "Enarak" (Nogen), "Nafarroa-Nafarroa" (Gozategi) arranoa
Irabazlea: Ekain Basterretxea (41 abesti)
Berbalagun edo ikasle irabazlea: Aitor Ozamiz (25 abesti)
- ASTEARTEKO GAIA: Euskal Herriko herri edo hiriak
Adibide bi: "Gernika" (Kortatu) eta "Atharratzeko Jauregia" (Benito Lertxundi)
Irabazlea: Jotxu Martinez (235 abesti)
Berbalagun / ikasle irabazlea: Basauriko Berbalagun bideo-dei talde berria (38 abesti)
-ASTEAZKENEKO GAIA: edariak
Adibidez, "Abendua" (Mikel Urdangarin) --> kafea
Irabazlea: Eneritz Perez (40 abesti)
Berbalagun / ikasle irabazlea: Natalia Andres (19 abesti)
- OSTEGUNEKO GAIA: meteorologia
Adibidez, "Gaur euria egin du" (Deabruak teilatuetan)
Irabazlea: Maider Ibañez (68 abesti)
-OSTIRALEKO GAIA: "euskara" hitza
Abididez, "Euskal Herrian euskaraz" (Oskorri)
2020-03-29
KORONABIRUSARI AURRE EGITEN: BERTSO ERRONKA
KORONABIRUSAK EZ GAITU MUTUTUKO: BIDEODEIAK
Denok dakigu egoera berezi honek hainbat arazo sortu dituela, baina euskaldunok aspaldidanik gara trebeak eguraldi txarrari irribarre batez aurre egiten. Mugikortasunean jarri dizkiguten mugek ekintza asko bertan behera uztera behartu gaituzte, baina Hego Uribeko Berbataldeek aurrera jarraitzen dute, Koronabirusak ez baititu mututu. Euskara praktikatzeko moduak eskaintzen dizkigute teknologia berriek, eta tabernetan elkartu ezin garenez, "bideodeien" bidez ari gara!!
Eta azken argazki honetan Basauriko bariku arrastiko taldeko bi partaide Ioritz dinamizatzailearekin batera!!
2020-03-19
HEGO URIBEKO BERBALAGUNAK KORONABIRUSARI AURRE EGITEN
2020-03-18
MINTZAPRAKTIKA TALDEAK ONLINE
Etxean egotea gogaikarri egiten ari zaigunez askori, laguntza ematera gatozkizue: mintzapraktika euskaraz online egiteko modua duzue!
Modua erraz-erraza da: euskaldunak bazarete eta etxean bazaudete, zer egin jakin gabe, whatsapp-a erabiliz deskonektatzeko aukera eskaintzen dizuegu. Lau pertsonako taldeak egingo genituzke, eta aplikazioa erabiliz mintzasaioak egiteko erabiliko genuke.
Eguna, ordua eta iraupena nahi duzuena izan daiteke: astean behin 45 minutu; bi egunean behin 30 minutu; egunero 15 minutu... Aukera ugari ematen dizkigute teknologia berriek, bada erabil ditzagun euskaldun sarea egonkortu eta hedatzeko!
Horrez gain, kultura eta barre egiteko bideoak, lehiaketak eta bideoklip bat egiteko ideia ere badugu (proposamenik baduzue, zerbait egiteko prest bazaudete...), beraz, bertan parte hartzeko aukera ere izango duzue!
Beno bada, interesatuta bazaudete jarri kontaktuan gurekin martxoaren 22a baino lehen, taldeak martxan jarri ahal izateko!
Animatuko??