2013-03-28
2013-03-23
GALDAKAOKO OSTEGUN ARRATSALDEKO TALDEKOEN AFARIA
Korrikan xahututako indar guztiak behar den moduan berreskuratzeko, ostegun arratsaldeko taldekoek afari bat antolatu zuten hurrengo egunerako.
Iazko ikasturte amaieratik ez ziren mahai baten bueltan geratzen, baina itxaroteak merezia izan du.
Taldekideren bati baino gehiagori lanak ez dio utzi afarira etortzen, baina ordezkoa aurkitu diegu berehala. Izan ere, ostiraleko taldeko bi lagun ere animatu dira, eta zenbat barre egin dugun elkarrekin. Aupa zuek!
Afaria goxo-goxo egon zen: Pasta gula eta berakatzekin, entsalada eta pikatzeko zerbait. Eta etxeko flana eta intxaurrak gazta eta irasagarrarekin. Ummmmm....
Argi dago euskaraz bizi nahi dugula, ezta?
Afalostean hainbat proba biltzen dituen euskal mahai-joko batean aritu ginen barrez lehertzen.
Euskal kantak abesten, pertsonaia famatuak imitatzen, begiak estalita marrazten, esaera zaharrekin jolasten, konpenetrazio probekin gure izaera ezagutzen asmatzen eta gramatikarako tartea ere izan zen. Gaueko ordu txikiak arte aritu ginen iji eta aja ezin hobeto pasatuz.
AFARIA EDERRA, GIROA ARE EDERRAGOA!

2013-03-22
KORRIKA BAZKARIKO ARGAZKIAK
Bazkari ederra, giro ezin hobean. Zer gehiago eskatu ahal zaio larunbat goibel bati? Bada, herriko euskaltzaleon artean Korrikaren aldeko indarrak metatzea. Horixe izan zen martxoaren 16ko Korrika bazkariaren laburpenik onena.
Bertan, beti bezala, hainbat taldetako berbalagunak ere izan genituen, eta euren aurpegiak eta barre algarak ikusita esan genezake ez zutela batere txarto pasatu.
Bazkalostean euskal abesti mitikoez osatutako karaokean ere parte hartu zuten gure lagunek.
Aitormena, Batasuna, Negua joan da eta, Itsasontzi baten...Estilo guztietakoak.
Bertaratu ginen guztiok oso gustura entzun edo parte hartu genuen karaokean eta egia esan, hori izan zen ohiko herri bazkarietatik ezberdindu zuena lehengo egunekoa.
Jendea Gandasegiko arkupeetan geratu zen euskal abesti zaharren errepertorio guztia amaitu arte. Zeinen gustora! Eta hori guztia gutxi balitz, 19:00etatik aurrera tabernaz taberna jarraitu genuen euskal dantzak ikasten Dangiliske taldeko fenomenoen erritmora eta aginduetara.
Zeinen gustura egon ginen! Korrika 19an berriro ikusiko dugu elkar.

2013-03-08
KORRIKA AMAIERA. GOAZEN BAIONARAT!
Martxoaren 24an
Arrigo-Basauri-Galdakaotik 9:00etan irten
Baionatik 20:00etan buelta
Izena emateko zure herriko AEKra joan
Prezioa: 10€
Zatoz gurekin Baionara Korrika 18 behar bezala agurtzeko
Korrika festa mundiala izango da bertan, egun osoko egitarauak girotuta.
Aprobetxatu euskaltzalez beteta egongo den Lapurdiko hiriburu ederra bisitatzeko.
BERBALAGUNOK KORRIKAREN ALDE...TIPI-TAPA TIPI-TAPA KORRIKA!!!
KORRIKA BAZKARIA GALDAKAON
Martxoaren 16an 14:30ean
Eguraldi ona eginez gero, Mugurun
Euria eginez gero, Gandasegiko arkupeetan
Txartelak salgai: AEKn, Baserrin, Zurruten, Oñarten, Guzur Aretxan, Alain eta Gangurenen
Txartela erosteko azken eguna Martxoak 14a
Txartela 13€
Korrika 18 gainean dugu eta Korrika Kulturala dagoeneko martxan da.
Martxoaren 16an aukera polita duzue Galdakaoko euskaltzale askoren artean, giro ederrean egun polita igarotzeko. Hauxe da egun horretan egongo den egitaraua:
12:00etan Umeentzako puzgarriak Mugurun
14:30ean Herri bazkaria
16:30ean Kantu Karaokea
18:00etan Plaza dantza poteoa
Gogoratu, lasterketa norbere herritik pasatzea baino askoz ere gehiago dela Korrika.
ANIMA ZAITEZTE!!!
2013-03-05
KORRIKAREN ALDEKO BERTSO JOLASA
Galdakaoko Bertso Eskolak eta Gazte Asanbladak antolatu zuten Korrikaren aldeko bertso jolasa itzel egon zen. Kuadrila ederra elkartu ginen euskararen aldeko ekimenik handienari gure sustengua emateko, eta bertan ez zen berbalagunen presentziaren falta izan.
"1,2,3 erantzun berriro" jokoan hitzak errimatzen ibili ziren. "El precio justo"n Korrikaren inguruko datuak ahalik eta zehatzen asmatzen. "Pasahitza" koplatan jardun zuten musikariek jarritako erritmora eta, azkenik, "Furor"-en euskara hitza zuten ahalik eta abesti gehien abesten primeran pasatu zuten bertaratu ziren euskaltzale guztiek.
Garrantzitsuena da gau ederra pasatzeaz gain, Korrikari bultzada polita eman geniola denon artean.AUPA ZUEK!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)