2015-05-19

ASTELEHENEKO BERBALAGUNAK OSTALARITZA-ESKOLAN


Asteleheneko 17:00etako taldeak bazkari dotorea antolatu zuen Galdakaoko ostalaritza-eskolan, ikasturteari amaiera ematen hasteko. Maika, taldeko kidea, ezin izan zenez joan, ekainaren 20ko azken festan plana errepikatu beharko!

2015-05-18

SUKALDARITZA AKASTAROA PRIMERAN!



Euskaldunak mahai baten bueltan zoriontsu bizi garela dio topikoak, eta arrazoirik ez zaiola falta onartu beharko dugu. Janari ona, edari gozoa eta ondo lagunduta, orduak beti labur. Horixe gertatu zitzaien ostiraleko sukaldaritza ikastaroan egon ziren berbalagunei. Andrea De Pedro sukaldariaren aginduetara egon zen kuadrila ederra, gerora afalduko zuten janaria nola prestatu behar zen ikasten.



Hiru motatako pasta zuten: ravioliak, espagetiak carbonara erara eta pestoa, ummmmmm! Arratsaldeko 18:30ean hasi eta 23:00ak arte ez zuten lehen mokadu ahoratu, pasta eskuz egin behar izan zuten eta. Zenbat denbora eman zuten ikusita, ez dut uste egunero egingo duten afaria izango denik, baina pazientzia eta maitasunez, edozein janarik dauka zapore goxoagoa. Eta horretan saiatu ziren gure sukaldari finak.

Postre goxo batek eman zion amaiera afariari. Baina bukatu aurretik, bertaratu ziren lagun guztiek zenbat ikasi zuten erakutsi zuten, izan ere, Andrearen galderei erantzun egokia eman behar izan zieten.
Emaitza: guztiok gaindituta!!!
Ikusiko al dugu berbalagunen bat datorren urteko "Master Cheff" saioan? Denborak esango digu

2015-05-12

ALBERTO MARTINEZ SUSTATXAREN MARGOLANAK IKUSGAI POZOKOETXE KULTUR ETXEAN


Galdakaoko berbalagun beteranoa den Alberto Martinez Sustatxa margolariak arte erakusketa interesgarria antolatu du Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean. Maiatzaren 18tik ekainaren 12ra izango duzue ikusgai.

Erakusketaren lehen egunean, hilak 18 (astelehena), jai txiki bat prestatu du 19:00etan, koadroen gaineko azalpenak bertatik bertara emateko asmoz.
Mokadutxoa eta ardorik ez dela faltako jakinarazi nahi dizue, izan ere, Basauri zein Galdakaoko berbalagunok gonbidatuta zaudete.


Anima zaitezte!






2015-05-11

Basauriko berbalagunen afaria


Maiatzaren 8an, Basauriko Azkena txokoan bildu ginen afaltzeko eta giro onean kantatu, dantzatu eta batez ere euskaraz lotsarik gabe jarduteko.