Tabernaz taberna ibili ginen Basauriko erdigunetik, eta probak kalean prestatu genituenez, aukera aproposa izan zen Berbalagun dinamika ezagutaraztera emateko, euskara ongi pasatuz praktikatzea posible dela berriro ere agerian utziz!
Jaiak harrera ona izan zuen, eta Berbalagun ezberdinek elkar ezagutzeko aukera izan zuten, baita euskaltegietako ikasleekin harremana izatekoa ere! Beste behin ere erakutsi dugu, Hego Uriben badagoela indarra euskararen alde lan egiteko, eta gainera lan hori umore eta festarekin uztartzeko gaitasuna! Eskerrik asko bertaratutako guztiei, festa hau, eta oro har, Berbalagun dinamika, zuek gabe ez baita ezer!! Animo eta segi dezagun lanean!! Praktikatu eta bizi!!