Poz-pozik ibili ziren asko Basaurin aurreko ostiralean inauteriak euskaraz ospatuz. Hotzari musikak lagunduta egin genion aurre, hor ibili baitziren gure musikare maiteak biriak hustu eta hustu geuretzako euskal kanta polit-politak joaz. Bikaina gure taldetxo musikala, denetarik jotzen dakite. lanbada ere jo ziguten.
Eta hotzari aurre egiteko modurik onena gorputza mugitzea da. Aurretik esan bezala, lanbada eta guzti dantzatu genuen. Baina Euskal Herriko inauteriak ospatzeko euskal dantzak ezinbesteko izan ziren: txulalai, zazpi jauzi, esku dantza, banangoa, jota, arin-arina... Hotza sentitu ere ez genuen egiten.
Denetarik ikusi genuen, lamiak, zaldiko, txatxoak ... Hona hauetako batzuen argazkiak. Batzuk oso landuak, beste batzuk oso originalak, baina hori bai, den-denak Euskal Herrikoak!!! Hasiko gara datorren urtekoa prestatzen??? eragin buruari!!!
Karnabalak bukatu egin dira. Penatuta gaude denok, garai honek barruan daukagun umea ateratzen baitu, lotsa eramaten baitu, bestelako izaten uzten baitigu... Baina urtearen beste sasoietan ume hori mantentzen saiatu, lotsa alde batera uzten... Hori bai, urtearen 365 egunetan ( edo 366, aurtengoa) izan zaitezte euskaldunak!!!