2012-02-25

"Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa" Antzezlana


Otsailaren 25ean 20:00etan, antzerkiaz euskaraz gozatzeko aukera ezin hobea duzue Torrezabal kultur etxean.

Mikel Laskurain, Aitziber Garmendia, Isidro Fernandez, Miren Gojenola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz aktoreek barre eragingo diote bertaratzen den publikoari istorio zoro eta dibertigarri honekin.

Sarrerak: 10€ (helduak) eta 7,5€ (bazkideak, gazte txartela eta ikasleak eta taldeak)



SINOPSIA:
“Esan gezurra, besteek sinesteko”

Tom Sharpe literatura garaikidearen erreferente ezinbestekoa da, komedia arloan batez ere. Wilt eleberrian egoera dibertigarri asko gertatzen dira. 10 milioi liburutik gora saldu ditu 22 hizkuntzetan.

Antzezlan entretenigarri honetan elementu ezberdinak tartekatzen dira, hala nola, literatura irakaslea Henry Wilt, bere emazte desagertua Eva, panpina puzgarria hormigoitan lurperatua, ikerketa polizial aldrebesa eta beste hainbat egoera surrealista, istorio bizi eta dibertigarri batean txertatuta.

Umore garbi eta burutsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren atzean anarkiaren anabasa dagoela planteatzen du, baita edozein errealitate asmaezinezko izateraino hel daitekeela ere.


BADAIKUZUE BERBALAGUNOK: ANTZERKIAZ ERE EUSKARAZ GOZA EZAZUE.

No comments:

Post a Comment