2014-12-18

ABENDUAREN 18tik 21era EUSKAL DISKO ETA LIBURU AZOKA GALDAKAON


Bost urteren ostean Galdakaoko Udalak Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatuko du berriro, abenduan bertan. Aurtengo ediziorako karpa handi bat ipini da Mugaburu kalean, eta horren babesera, auditoriuma eta zortzi stand, bai momentuan momentuko liburu eta diskoen eskaintza egiteko, bai Azokaren babespean antolatuko diren emanaldiez atseginez gozatzeko.
Ostiralean, abenduak 18, izen handiko idazleak izango ditugu gure artean, batzuk euren lanak sinatzen, arrastiko 18:00etatik aurrera:
Iñigo Roque, 2014ko Euskadiko Literatura sariduna, "Gauzen ordena naturala" lan saritua nahiz "Post-it bizitzak" sinatzen. Eta Jon Arretxe idazlea "Hutsaren itzalak" (2014, Erein) azken liburua nahiz aurrekoak izenpetzen.
Eta beranduago, arrastiko 19:00etan, Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza “Paradisua eta katuak” literatur errezitaldia eskaintzen, azokako auditoriumean bertan.

Azokaren egitaraua 

Abenduak 18

11:00 Liburu azokaren irekiera
18:30 Azokaren inaugurazio ekitaldi ofiziala
19:00 Poesia musikala. Mikel Bikandi hirukotearen aldetik
Galdakaoko Musika talde instrumentala

Abenduak 19

19:00 “Paradisua eta katuak” literatur errezitaldia
Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren eskutik

Abenduak 20

12:30 Máximo Moreno Abesbatza eta Udal Musika banda
19:00 “Lurraren Memoria” ikuskizun errezitatibo-musikala
Toti Martínez de Lezea eta Maite Itoizen eskutik
20:30 Maider Legarretak Hodei Egiluzen alde konposatutako kantuaren aurkezpena.

Abenduak 21

18:00 “Katillukadak” Txotxongilo antzezlana
Kontakatillu taldearen eskutik
Azokaren ordutegia: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era


2014-12-10

BASKOTT GAUA 2014

Aurten, berriz ere, Basaurin Baskott gaua ospatuko dugu. Abenduaren 19an izango da eta nazioarteko kapela tradizionalen  txapelketa eta kopla sariketa egingo dugu. Kapelak tuneatuko ditugu eta gabonei buruzko koplak asmatuko ditugu.

 

Egitaraua honakoa izango da:

 
20:00 Urduña tabernan elkartuko gara, eta urteko azkenengo Kantuka saioa egingo dugu Dangiliske taldearekin.

20:15 Zonako tabernetatik kantuka ibiliko gara.
22:00 Mokadutxoa egiteko ordua Zehatzan.
23:00 Sari banaketa:
       1.Kapelarik onenari
       2. koplarik politenari

 


 

2014-12-04

GALDAKAOKO MINTZODROMOA




Euskarak ez luke egun seinalaturik izan behar egutegian, urteko 365 egunak behar dituela esaten dugu euskaltzaleok. Berbalagunoi ez digute gogorarazi behar euskara kalera ateratzearen beharra, astero-astero ateratzen baitugu. Hala ere, abenduaren 3a bezalako egunetan, badago elkartzeko eta aldarrikatzeko beharra, eta horixe egin genuen atzo goizean Urreta Kiroldegian.





Euskaltegietako eta institutuko ikasleak Berbalagunekin elkartu genituen Galdakaon lehenengoz antolatu dugun Mintzodromoan. Arratsaldean, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan zegoen ekitaldian hartu genuen parte, eta zera galdetu ziguten: "Zer egin duzue Mintzodromoan?" Euskaraz hitz egin. Azalpen eta zehaztasun gehiago eman genituen arren, hori izan zen hitz gutxitan egin genuena. Hori bezain gauza sinplea: Euskaraz hitz egin, euskaraz txokolate beroa edan, euskaraz barre egin, euskaraz eztabaidatu...euskaraz bizi!!!



2014-11-26

ABENDUAREN 3an, GALDAKAOKO MINTZODROMOA


Urreta Kiroldegian elkartuko gara 10:30ean
Azaroaren 28a da izena emateko azken eguna
ANIMA ZAITEZ!

ZER DA MINTZODROMOA? 

Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da mintzodromoaren helburua, jendea herriko plazan edota herriko leku erreferentzial batean euskaraz hitz egiten jarriz. Egunerokotasunean pil-pilean dauden gaiei buruz talde txikietan eztabaidatuko dugu, unibertsalagoa denWorld Cafeformatuari jarraituz, baina beti ere euskaraz. Mintzodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta lagun giroan tarte atsegina pasatuko dute euskaraz.

2014-11-20

AZAROAREN 22an, KALAKAN TALDEA GALDAKAON



Azaroaren 22an

Torrezabal Kultur Etxean

20:00etan

6€






Kalakan Ipar Euskal Herriko musika taldea da. Taldea Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osatzen dute. Euskaraz abesten dute, eta kantu tradizionalean oinarritzen dira.
Kantu herrikoien moldaketa minimalistak (ahotsa eta perkusioa) egitea da talde honen berezitasun aipagarriena. Katia eta Marielle Labeque pianistekin Europan gaindi kontzertuak eman ondoren, Madona abeslariaren MDNA tour 2012 munduko birari esker hirukotea famatua bilakatu da

Basauriko berbalagunen aurkezpen jaia


Basaurin, azaroaren 6an egin zuten berbalagunek aurkezpen jaia. Bertan, dinamizatzaileak hitz batzuk esan ondoren, Barry Manley irlandarraren emanaldiaz gozatzeko aukera ederra izan genuen. 


Barry irlandarra da jaiotzez, baina urteak daramatza Euskal Herrian bizitzen. Gure hizkuntza ondo ikasi du, eta orain, herriz herri ibiltzen da berbalagunei bere bizipenen berri ematen, beti umorez eta musikaz lagunduta. Basaurin horrelakoetaz hitz egin zen, ohiturei buruz, mendizaletasunari buruz, atzerritarren inguruko aurreritziei buruz, politikari buruz…eta berbalagunak espektakuluaren parte ere izan ziren. Ekitaldia, askaritxo eta solasaldi batekin amaitu zuten. Horrela, berbalagun talde ezberdinek elkar ezagutzeko eta giro onean egoteko aukera izan zuten.


2014-11-18

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA

Itzela izan zen iazko aurkezpen jaia eta iazkoa bezain ona edo hobea aurtengo. Aurten ez dugu Barry Manley-ren bakarrizketarekin barre egin; geure buruari egin diogu barre.

Adin, kolore eta talde guztietako berbalagunak elkartu ginen Topa tabernako txoko polit batean, elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko.


Janire soinujolearen esanetara aritu ginen kantu zaharrak abesten, 6 taldetan banatuta: Ardiak, txerriak, igelak, otsoak, katuak eta saguak.

Hona hemen ardiak kantuka






Txerriei "Baratze bat" kantatzea tokatu zitzaien, baina hegoaldeko txerriak dira hauek, eta ez dakite zubereraz. Jaten, ordea, badakite, barratik ez ziren asko urrundu eta






Katuak ere ez ziren oso fin aritu, baina barre ederrak bota genituen euren kontura, eta hori zen garrantzitsuena. Hauek bai, katu mokofinak! Esnea beharrean, ez zuten ba ardo ondua eskatu!






"Euskara, bihotzetik ahora" mezua zuen piruleta bana eskuan dutela atera genuen eguna borobiltzeko azken argazkia.
Miauka, kurrinka, uluka, korroka zein beeka guzti-guztiok euskaraz.
"Lotsarik gabe, praktikatu gurekin"

2014-11-10

GALDAKAOKO BERBALAGUN JAIA, AZAROAREN 13an


19:30ean hasiko da jaia, Topa tabernako beheko aretoan.Ondo pasatzeko gogoa da eraman behar den bakarra.

Gogogatu euskaraz gozatu nahi duen edozein pertsonak har dezakeela parte jaia honetan. Beraz, interesa daukan lagunen bat badaukazue, ez izan zalantzarik, eta eraman ezazue.

ANIMA ZAITEZTE, MEREZI IZANGO DU ETA!

2014-11-02

BASAURIKO BERBALAGUNEN AURKEZPEN JAIA

Ostegun honetan, azaroaren 6an, beste hitzordu garrantzitsu bat daukagu Basaurin, Berbalagunen Aurkezpen Jaia hain zuzen ere. Bertan, Barry Manley bakarrizketalariaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango duzue, baita beste berbalagunekin pintxoak hartu eta mintzatzeko ere. Arratsaldeko 20:30ean elkartuko gara Zehatza tabernan. Animo!!!!

Basaurin Kantuka 2014-10-31

2014-2015 IKASTURTEKO LEHENENGO KANTUKA SAIOA BASAURIN

Ostiral honetan, lehenengo Kantuka saioa egin dugu. Txistulariek eta eguraldi onak lagunduta giro polita egon zen, hurrengorako ere espero dugu giro ederra eta ahalik eta berbalagun gehiago egotea. Aupa Kantuka!!!


2014-10-12

GALDAKAOKO JOSTUNEN TALDEA BERRIRO MARTXAN


Hiru urteko etenaldiaren ostean, martxan da berriro Jostunen taldea. Euskaraz praktikatzeaz gain, josten ikasi nahi duzuenok aukera paragabea duzue asteazkenero 19:00etan. AEKn elkartzen dira lagun gehiago nahi dituzten neska hauek.

Badakizue, beraz, jostorratza hartu  eta  eta ekin lanari!

2014-09-24

LOTSARIK GABE, PRAKTIKATU GUREKIN!


Euskaraz hitz egin nahi duzu, baina ez daukazu norekin praktikatu?

Euskaraz ondo moldatzen zara eta ikasten ari direnei lagundu nahi diezu?

BERBALAGUN EGITASMOA DA BEHAR DUZUNA!!!

Taldeak urritik aurrera hasiko dira geratzen.

Anima zaitez, zure zain gaude eta!

2014-09-16

BERBALAGUN TOPAKETA GALDAKAOKO JAIETAN

2014-15 ikasturtea martxan da dagoeneko!

Taldeak urriko lehen astetik aurrera hasiko dira geratzen, baina irailaren 18an izango dute lehen hitzordua urtero antolatzen dugun jaietako topaketan. 19:00etan geratu gara AEK euskaltegian, aurtengo berbalagun berriei datuak hartzeko. 19:30erakotxonagunean egongo gara, jaietan egin ohi dugun poteoa egiteko. Eta eguna borobiltzeko, "Kaka-kola eta barea" antzezlana ikustera joango gara Kurtzeko plazara.

Berbalagunokin baietz euskaraz hitz egin!

2014-09-02

BIZIPOZA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK GALDAKAON



Eguna: Irailaren 4an

Saio bi daude: 
17:00etan
19:00etan

Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Prezioa: 7€
 





Sinopsia:

Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.
 

2014-06-24

IKASTURTE AMAIERAKO BAZKARI MUSIKATUA


Koadrila ederra elkartu ginen ekainaren 21ean 2013-14 ikasturte oparoari behar den moduan agur esateko. Izaera eta tipologia ezberdina duen jendea elkartu zen bertan: ikasleak eta berbalagunak; gazteak eta ez hain gazteak; neskak eta mutilak...baina guzti-guztiak euskararen lagunak.

Bazkalostean,  berbalaguna den Jonu kantautoreak eskaini zigun musika emanaldi bikaina. Gure herrian hain ezagunak diren hainbat abestien erritmora hasi ginen datorren kurtsora arte agur esaten elkarri.

Eta hori guztia gutxi balitz, Aratz eta Asier bertsotan aritu ziren bazkalosteari amaiera biribila emateko.

Ondo pasa oporretan eta laster arte, lagunok!!!

2014-06-02

"BESTE ERA BATERA" ALEX TXIKON MENDIZALEAREN HITZALDIA


Ekainaren 4an, 19:30ean,  Alex Txikon mendizaleak hitzaldi interesgarria eskainiko digu Ibaigane Kultur Etxean.

Anima zaitezte!!!

2014-05-26

UDAN BERBALAGUNEN JARRAITZEKO GOGORIK...?

Ikasturtea amaitzear dago, eta Berbataldeek merezitako oporrak hartuko dute urrian berriro martxan hasi arte.

Eta udan? Euskara praktikatzen jarraitzeko asmoa baduzue, eman izena zure herriko euskaltegian, euskara zerbitzuan edo dinamizatzaileari eman zure asmoaren berri. Ekainaren 20ra egongo da izena emateko epea zabalik, eta animatzen den jendearekin udan aritzeko talderik sortzen bada, garaiz jakinaraziko dizugu, uda behar bezala planifikatzeko.

Anima zaitez eta gozatu eguzkitan euskaraz!!!

2014-05-13

MAIATZAREN 16an, BERTSO SAIOA TORREZABAL KULTUR ETXEAN


20:30ean Torrezabal Kultur Etxean

- Arkaitz Estiballes
- Iñigo Manzisidor "Mantxi"
- Uxue Alberdi
- Fredi Paia


Sarrera doan izan arren, aldez aurretik hartu behartzeko ordutegia:

GOIZEZ ASTELEHENETIK OSTIRALERA:
9:00etatik 14:00etara Torrezabalen (euskara zerbitzuan)

ARRATSALDEZ, ASTELEHEN ETA ASTEAZKENEAN:
18:00etatik 20:00etara Torrezabaleko sarreran

OSTIRALEAN BERTAN
Saioa hasi aurretik, sarrerarik geratuko balitz

2014-04-14

GARAGARDO DASTAKETA URDULIZEN



Garagardozaleak dira osteguneko poteo-taldeko berbalagunak, astero-astero garagardoa eskuan, baina bere ekoizpenaren inguruan ezer gutxi jakin gabe. Jakin-min horrek bultzatuta joan ginen Etxeandia familiak Urdulizen daukan fabrikara.

Garagardoaren ekoizpen prozesua azaldu eta gero, dastaketari ekin genion giro jator eta euskaldunean. Bai zapore goxoa!!!

Kutxa banarekin bueltatu ginen etxera, hurrengoan gehiago izango garen itxaropenez. Eskerrik asko Etxeandia familiari gurekin hain abegitsuak izateagatik.

Hurrengora arte!

2014-04-09

HEGO-URIBEKO BERBALAGUNOK ERE ESTATUEN ESKU-HARTZEAREN KONTRA!


APIRILAREN 9an 19:00etan, denok plazara euskararen defentsan!!!

BASAURIN: Arizgoiti plazan
GALDAKAON: Kurtzeko plazan

2014-04-02

ZALAMAN EDERTO!!


Pasa den domekan ederto baten ibili zen mendilagun taldea Karrantza aldean. Hotza, haizea eta elurrari aurre eginda, azkenean, gailurrera heldu zen taldetxoa. Eta beratan egon zirela frogatzeko argazki polita atara zuten.

2014-03-28

MENDILAGUNAK ZALAMARA


Iganderako eguraldi ona iragarrita dagoenez, berbalagunak karrantza aldera joango gara txangoa egitera. Oraingoan Zalamari tokatu zaio gure bisita izatea. Goizeko 8etan geratu gara San Jose ikastetxe ondoko autobus geltokian.

Ederto ibiliko gara, eta, noski, euskaraz!!!

Animatu eta etorri gurekin.

2014-03-24

AMAREN ESKUAK FILMA TORREZABAL KULTUR ETXEAN




Martxoaren 25ean


19:00etan


Torrezabal Kultur Etxean


2 euroko sarrera


Bertsio originala euskaraz da, baina erdarazko azpitituluak dauzka.



2014-03-21

BASAURIKO BERBALAGUNAK BADU BADA ERAKUSKETAN

Atzo, martxoak 20, udaberriaren atarian, Basauriko hainbat berbalagun BADU BADA erakusketa gidatura joan ginen Alhondigara. Arratsalde ederra pasatu genuen euskararen inguruko hainbat gauza berri entzuten eta horren inguruan hitz egiten.


"Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria" esaten zuen erakusketan ikusi ahal izan genuen esaldi batek. Eta arrazoirik ez zaio falta! Baina hainbat eta hainbat gara horren alde dihardugunok, berbalagun asko eta asko tartean; beraz eskerrik asko berbalagunok euskararen iraupenaren alde ematen duzuenagatik!
Erakusketa doakoa da eta maiatzaren 4a arte izango da Alhondigan. Animatu eta joan zaitezte bisitatxoa egitera, merezi du eta.
Erakusteta bera ez ezik, hainbat dira horren inguruan egingo diren ekintzak. Honen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue sartu badubadaren orrian edo  Alhondigaren orrian.

2014-03-18

KUPELA, KUPELA... SAGARDOAN HOTELA...

Eta sagardoaren hotelera joan ginen bai! Eta ederto pasatu!

Aurten, beste batzuetan bezalaxe, Gipuzkoa aldera joan gara txotx garaia dela aprobetxatuz. Giro euskaldunean eguna pasatzeko aitzakia bikaina izaten dugu hau urtero.

Oraingoan Oiarbide sagardotegian ibili gara. Familia sagardotegia dugu Oiarbide, ez oso handia; baina giro bikaina duena.  Bertara ailegatu bezain pronto, txuleta gozoaren usaina ailegatzen zaizu, atarian bertan baitituzu ikusgai kristoren txuletatzarrak!


Eta barruan muturre mugitu eta mugitu ibili ginen, bakailu tortila, bakailua, txuleta... Sebastianek, 80 urteko Oiarbidetarrak, eskainitako sagardoa ere gustura dastatu genuen... Eta noski, giroa ederto berotu zuten hainbat kanta gogo onez entonatu genituen.
Hurrengoan berriro ere animatuko gara???? Noski!!!

KARNABALAK KARNABAL...

Otsailaren 28an, eguraldi txarrari aurre eginez, inauteriak ospatu genituen Basaurin. Ederto ibili ginen ginkanan parte hartuz.... Bertan adin guztietako euskaldun zahar eta berri elkartu ginen eta hurrengo baten ere horrelako zer edo zer egin behar dela argi geratu zitzaigun.


Giroa ederra izan bazen mozorroak ere paregabeak izan ziren!!! Zein baino zein orijinalagoa!!! Ta horietako hainbat eskuz eta material birziklatuz egindakoak!!! Horren irudi hainbat berbalagunok photocallean ataratako argazkia!!!

2014-03-10

ZAZPI ALDIZ ELUR (Mikel Laboari omenaldia)

Ostiral honetan Tanttaka konpainiak Mikel laboari eskainitako omenaldia ikusi ahal izango dugu Basaurin. Bi  saio izango dira: goizeko 12:00etan eta iluntzeko 20:30ean. Prezio arrunta 10€koa bada ere, berbalagunentzako prezioa 5€.


Honi buruzko informazio gehiago izatera, hona hemen egileek esaten digutena:

Elkartze bat izatea nahi dugu, lagun arteko bilgune bat; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argizuriaren erreflexuak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela... Denbora gelditu ez baina beste tempo ezberdin bat markatzen digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez «tik, tak... tik, tak...». Argi bero eta tiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa...

“Mikel Laboaz hitzegiteko eta gogoratzeko gogoagatik sortu da ikuskizun hau. Eta Mikeli buruz era intimo batean, Mikeli buruz ez dakizkigun gauza askotaz hitzegiteko, edo ta nahiz eta askotan entzun izan gustoko ditugunak gogoratzeko. Hiru AKTORE-interprete-kantante eta bi MUSIKARI-interprete elkartu nahi ditugu Mikelen barne unibertsoaz mintzatzeko. Eta Bernardo Atxaga gonbidatu dugu bidai lagun bezala, gidoilari lanetan. Eta baietz esan digute, gogotsu ta pozik azaldu dira aurrean daukagun lanarekin. Irrifar txiki bat azaldu zaigu ezpainetan eta begi bizi-dizdiratsuak jarri zaizkigu denoi”.

KONPAINIA 
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: Iñaki Rikarte, Mireia GabilondoMusikariak: Iñaki Salvador, Mireia GabilondoKantaria: María Berasarte
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo, Kike Díaz De Rada
Informazio gehiago:
www.tanttaka.com