Basaurin, azaroaren 6an egin zuten berbalagunek aurkezpen jaia.
Bertan, dinamizatzaileak hitz batzuk esan ondoren, Barry Manley
irlandarraren emanaldiaz gozatzeko aukera ederra izan genuen.
Barry
irlandarra da jaiotzez, baina urteak daramatza Euskal Herrian
bizitzen. Gure hizkuntza ondo ikasi du, eta orain, herriz herri
ibiltzen da berbalagunei bere bizipenen berri ematen, beti umorez eta
musikaz lagunduta. Basaurin horrelakoetaz hitz egin zen, ohiturei
buruz, mendizaletasunari buruz, atzerritarren inguruko aurreritziei
buruz, politikari buruz…eta berbalagunak espektakuluaren parte ere
izan ziren. Ekitaldia, askaritxo eta solasaldi batekin amaitu
zuten. Horrela, berbalagun talde ezberdinek elkar ezagutzeko eta giro onean egoteko aukera izan zuten.
No comments:
Post a Comment