2017-05-29
PIRAGUAK BILBON-KRONIKA
Giro ederra zapatuan Bilboko itsasadarrean barrena eduki genuena! Errepikatzeko modukoa!
Goizeko 10etan Basaurin geratu eta gero, metroz joan ginen San Mameseraino, eta handik oinez Bilboko Itsas-museoaren parean dagoen Bilbobenturaren espaziora. Aldageletan bainujantzi eta txankletak jantzi ostean, uretara sartu baino lehen Markelek piraguei eta arraunei buruzko azalpen batzuk eman zizkigun, gero uretan nola jokatu argi izateko.
Behin teoria argituta, uretara sartzeko unea iritsi zen, eta bertan ikaragarri gozatu genuen, piraguetan ibiltzeaz gain, Bilboko leku esanguratsuenetako istorioak ikasi, jolasak, uretara saltoak...egin baikenituen. Itsas-museotik hasi eta udaletxeraino joan ginen, eta hortik berriz ere buelta...2 orduko kontua, partaide guztiei labur geratu zitzaiena!!! Gustura egon ziren seinale!
Partaide guztiek nabarmendu zuten oso interesgarri eta dibertigarria izan zela, ongi pasatzeaz aparte, Bilboko ikuspegi desberdin bat ezagutu zutelako.
Ahaztu gabe, milesker Bilbobenturako arduradun Txomini, gurekin hain adeitsu jokatzeagatik, eta nola ez, gurekin aritutako Markel monitoreari, egonaldia hain entretenigarri egiteagatik, eta guzti-guztia euskara jator eta argian!! Eskerrik asko guztioi!! Datorren urtean itzuliko gara, ekintza errepikatzekoa izan baitzen!
Praktikatu eta bizi!
2017-05-22
V.PINTXO TXAPELKETA GALDAKAON
Aurten ere, azken bost urteotan bezala, V. Pintxo-txapelketa ospatu
dugu Galdakaoko berbalagunok. Pepeto Kultur Elkartean geratu ginen
ostiralean, 20:00etan. Batzuek bertan egin zuten pintxoa, beste
batzuek etxetik ekarri zituzten eginda, eta tertulia goxoan itxaron zuten, zerbait hartzen zuten bitartean. Orotara, 11 pintxo puntuagarri
aurkeztu dira bosgarren edizio honetan, zein baino zein goxoago!
Lehiaketan ostegun arratsaldeko talde bietako hamar partaidek eman zuten izena, eta hemendik aurrera taldeko beste kide bat izango den
AEK-ko ikasle bat ere animatu zen. Ongi etorri, Rakel!
21:30ean hasi genuen dastaketa, papera eta bolia eskuan genituela.
Zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratzen ditugu urtero, eta
badirudi urterik urte gorago jartzen dugula langa. Aurten, besteak
beste, txipiak tipula gorrituarekin, odolostea piperrak eta galeper
arrautzarekin, txorizo taloak eta zerba ezti eta berakatzarekin
osatutako pintxoak geratu dira podiumetik kanpo. Kontuak atera!
Hauexek dira aurtengo brontzea, zilarra eta urrea lortu dituzten pintxoak:
1. Postua: 103 punturekin "Sagarra-manzana, ikatza-carbón..." Sagar xerra eta foie errea, tipula gorritua eta modena ozpinarekin (Rakel Dominguez)
2. Postuan: 83 punturekin "Barazki bizidunak" mota guztietako barazkia tartarra (Andoni Vargas)
3. Postuan: 67 punturekin "Galdakaoko txalupa" urdaiazpikoa, kuiatxo krema, pestoa eta pinaziak (Virginia Blasco)
Hona hemen podiumera igo ziren partaideak, puntuak zenbatzen egon ziren berbalagunekin. Irabazlearen poz aurpegiak dena esaten du, asteazkeneko berbalagun jostunek jositako amantala irabazi ondoren.
Eta hona hemen beste txapeldunen talde argazkia. Kasu honetan inoiz baino argiago geratzen delako irabaztea gutxienekoa dela. Bejondeizuela!
PIRAGUAK BILBON
Kaixo, euskaltzale!! Oraingo honetan, eguraldi ona aprobetxatuz, kanpo-ekintza bat proposatzen dizuegu: piraguak Bilbon. Maiatzaren 27an, zapatuan, egingo dugu irteera. Goizeko 10etan Nagusia kaleko metro-geltokian geratuko gara, hortik Bilbora, eta Bilboko itsas-museoan dagoen Bilbobentura enpresarekin egingo dugu ekintza; Bilboko historia, jolasak, katxondeoa...eta dena euskaraz.
Eraman beharreko bakarra toalla, aldatzeko kamiseta, bainujantzi eta txankletak dira, eta ongi pasatzeko gogoa, noski!!
Anima zaitez gurekin etortzera, ederki pasatzeko aukera galanta baita, Bilboko beste ikuspegi batez gozatzeko aukera emango diguna.
Prezioa: Berbalagunentzat 5 euro/ gainontzekoentzat 11 euro
Praktikatu eta bizi!!
Eraman beharreko bakarra toalla, aldatzeko kamiseta, bainujantzi eta txankletak dira, eta ongi pasatzeko gogoa, noski!!
Anima zaitez gurekin etortzera, ederki pasatzeko aukera galanta baita, Bilboko beste ikuspegi batez gozatzeko aukera emango diguna.
Prezioa: Berbalagunentzat 5 euro/ gainontzekoentzat 11 euro
Praktikatu eta bizi!!
2017-05-17
BASAURIKO III. MINTZODROMOA
Maiatzaren 11n ospatu genuen Basauriko III. Mintzodromoa, eta etorri ziren guztiak zoriondu nahi ditugu, inoizko arrakastatsu eta jendetsuena izan baitzen,hortaz, zorionak eta eskerrik asko bihotz-bihotzez!
Aurreko urteetan bezala Solobarria plazako karpan egin genuen ekitaldia; bai goizez, bai arratsaldez, eta orotara 180 lagun baino gehiagok ( euskaltegietako ikasle, berbalagun, Udaleko langile,hiritar xume...) parte hartu zuten AEK-k, Udal Euskaltegiak, Hizkuntza Eskolak eta Udalak antolatzen dugun euskararen aldeko dinamika erraldoi honetan. Beti bezala kafea eta pastak lagun izan zituzten partaideek, eta 45 minutuz euskaraz gozatzeko aukera izan zuten, baita euskaltzale gehiago ezagutzeko parada ere. Bai goizez, bai arrastiz labur egin zitzaien...gustura egon ziren seinale!!
"Umorearen mugak", "Eskola lehen eta orain" eta "Kirol arriskutsuak" gaiak jorratu zituzten mahaietako dinamizatzaileen laguntzaz, eta guztietan aritu ziren eroso eta gustura.
Aurten langa oso goian jarri dugun arren, datorren urtean errepikatu edo gainditzeko asmoz itzuliko gara, betiere zuen laguntzari esker! Eskerrik asko berriro ere bertaratutako guztiei, baita antolatzen lagundu diguzuen guztioi ere ! Gozatu euskaraz! Praktikatu euskara! Bizi euskaraz!!
2017-05-05
2017-05-02
BASAURIKO MINTZODROMOA
Egun on Hego Uribeko euskaltzale guztioi!! Hementxe dugu Basaurin ospatuko dugun 3. Mintzodromoa eta espero dugu ahalik eta jende gehien etortzea. Aurreko ekitaldiak bezala, Solobarria plazan ospatuko dugu, bi saio izango dira, goizez zein arratsaldez, eta euskara kalera atera eta solasaldi jatorra izan nahi duen ororentzat aukera paregabea izango da. Zuen zain gaude!! Gogoratu, izena emateko azken eguna maiatzaren 4a dela!
Praktikatu eta bizi
Praktikatu eta bizi
Subscribe to:
Posts (Atom)