Barre eta barre ibili ziren aurreko asteazkenean 25 bat pertsona barreterapia saioan. Asko izan ziren lotsatuta etorri zirenak, baina laster lotsa alde batera utzi eta umeen antzera ibili zirenak sentimenduak azalean utziz, batik bat barrea, noski.
2016-05-31
BARRETERAPIA SAIO ZORAGARRIA!!!
Barre eta barre ibili ziren aurreko asteazkenean 25 bat pertsona barreterapia saioan. Asko izan ziren lotsatuta etorri zirenak, baina laster lotsa alde batera utzi eta umeen antzera ibili zirenak sentimenduak azalean utziz, batik bat barrea, noski.
ASTEBURU PASA KOSTALDEAN
Pasa den maiatzaren 21ean kostaldera egun pasa joan ziren hainbat berbalagun. Goizean goiz Laida aldera abiatu ginen eta bertan gozo-gozo gosaldu itsasoa aurrean edukita.
Eta behin idarrak hartuta, kanoak hartu eta Mundakaraino joan etorria polita egin zuten.
Eguraldiak ez zuen baimendu genuen asmoa aurrera eramatea eta ezin izan zuten Gaztelugatzera itsas bidaia egin, enbata arriskua zegoen eta; baina , Izaroraino bueltatxoa egin zuten behintzat.
Bermeon arrain azoka izan zen egun horretan eta bertan pote pare bat hartu ostean, Sukarrietan bazkaldu zuten gure berbalagunak.
Hurrengo batean bueltatuko gara!!!
2016-05-27
2016-05-24
UDAN ERE PRAKTIKATU
Dagoeneko ekin
diogu udan euskaraz lotsarik gabe jarduteko izen emateari. Zabalik dago
udako
mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 13ra
arte.
Ikasturtea
amaitzearekin batera, mintzapraktika talde batzuk desagertu egiten dira;
beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira.
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete fitxa hau.
2016-05-12
EGUN PASA KOSTALDEAN
Maiatzaren 21ean, larunbata, Hego Uribeko Berbalagunak kostaldera hurbilduko gara, zonaldea ezagutzeaz gain, hainbat ekintza eginez ederto pasatzeko.
Goizeko 9:00etan aterako gara Arizeko bus geltokitik Akordarantz. Bertan autoak utzi eta Atxarrera igoko gara eta bertatik Urdaibai ikusteko aukera izango dugu. Leku polita benetan euskaldunen artean eta euskaraz bizitatzeko. Bertan gozatu ostean Laidara jaitsiko gara, kanoa gainera igo eta ordu batez Urdaibain zehar ibiltzeko. Ea zeinek lortzen duen busti gabe bueltatzea. Hondartzaz apur bat disrutatu ondoren sukarrietarantz abiatuko gara, bertan lasai-lasai bazkaldu ahal izateko. Azkenik arratsaldeko 18:00etarako Bermeoko portuan egongo gara, hegaluzerekin itsas txangoa egingo baitugu: Bermeotik Gaztelugatzera itsasontziz!
Plan ederra, ezta? Gainera ziur eguraldia lagun izango dugula! Animatu eta eman izena 607146855 teleonoan edota hegouribe@aek.eus helbide elektronikoan.
oh: aurretiaz eman behar da izena. Irteeraren prezioa 20eurokoa da. Bazkaria nor bere kontura, nahiz eta elkarrekin bazkalduko dugun.
2016-05-02
LARRUA LANTZEKO IKASTAROTXOA
Maiatzaren 11n larrua lantzeko ikastarotxoa hasiko da Basaurin. 5saiotxo egingo dira, larruari nahi dugun forma ematen ikasteko eta saio hauetan zehar , larru lanketarekin gure lehen harremana izateaz gain, gure eskuekin egindako lehen objetua egingo dugu (diru-zorroa, ...)
NOIZ: Asteazkenetan 18:00etan (maiatzaren 11n hasita, 5 astez)
NON: Bolintxu AEK euskaltegian
PREZIOA: 2€ (larrua erosteko)
Izena emateko deitu 607 14 68 55 telefonora edo idatzi hegouribe@aek.eus helbide elektronikora
BASAURIKO MINTZODROMOA
Apirilaren 26an MINTZODROMOA izan genuen Basaurin. Aurtengoa bigarren edizioa izan da, iaz egin baitzen lehen aldiz gure herrian. Giro mundiala izan genuen, bai goizez bai arratsaldez Solobarriako plazako karpapean.
Bertan kafetxoa hartzeko aukera izan genuen, giroa berotzeko eta elkar ezagutzen joateko. Mintzodromoaren nondik norakoen azalpenak adi-adi entzun eta apurka apurka mahaietan jartzen joan ginen, 6ko taldetxoak osatuz.
2016ko mintzrodomoan 200 bat pertsona elkartu gara goiz eta arratsaldeko txandetan eta 2017koan gehiago izan nahi dugu; beraz badakizu, adi ibili eta ERDU GUGANA!!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)