2016-04-16

PINTXO-TXAPELKETA ZORAGARRIA!


Lau urte joan dira osteguneko  berbalagunek antolatu zuten lehen pintxo-txapelketa hartatik. Gauza asko aldatu dira taldean ordutik, baina ekintzak antolatzeko eta ekintzetan parte hartzeko ilusioak bere horretan jarraitzen du. Atzoko pintxo-txapelketak argi erakutsi zuen irudimena eta gogoa direla horrelako topaketetan gozatzeko osagai bakarrak.

Txapelketa antolatu zuen taldekoez gain, beste talde batzuetako zenbait kide ere animatu ziren, eta guztira 17 pintxo mota dastatzeko aukera izan zuten. Odolostea, bakailaoa, olagarroa, piper beteak, edulis-kroketak,  patata-tortilla...a ze betekada!



Partaide guztien bozkak zenbatu ondoren, sailkapenaren berri eman zuten, eta horrela geratu zen podium-a: 3. postuan, Rakelen"Pingui-pinguino"; 2.postuan, Rubenek aurkeztutako "Panama konexion". Eta aurtengo irabazlea, Robertok egindako "Lurraren sustraiak". Berbalagun ikurraz bordatutako amantalak beste sari biek borobildu zuten atzoko egun ederra.



Langa oso altu jarri arren, gainditzen saiatuko gara datorren urtean.