2018-05-31
BOGA GARAGARDO DASTAKETA
Uda hurbiltzen ari den honetan, ekintza freskagarri batekin gatozkizue: Boga garagardo dastaketa!
Dakizuen moduan, Boga kooperatiba bat da, eta euskal garagardo ekologikoa egiten dute. Bada, pausuz pausu azalduko digute ekoizpenaren sekretua eta horren ostean produktua dastatzeko aukera izango dugu. Plan hoberik??
Parte hartu nahi baduzue izena lehenbailehen eman, lekuak mugatuak izango baitira!! Praktikatu eta bizi!!

2018-05-30
TALO TAILERRA BASAURIN
Arratsalde ederra igaro genuen aurreko astelehenean Talo tailerrari esker, baita bapo jan ere!
Hitzordua Basauriko Eskarabilla txokoan genuen arratsaldeko 17etan, bertako bazkide den Demek harrera egin zigularik; bai txoko ederra duten!! Egin behar genuenerako aproposa eta atsegina! Milesker Deme!!
Ikastaroari hasiera emateko Albertok, ikastaroa bideratu zuen AEK kideak, bideo bat jarri ziguin, eta bertan, Zamudioko amama batek azaltzen zuen arto-irina egiteko modu tradizionala: artaburua labean xigortu eta puntuan dagoenean ehotu egiten da, arto-irin ekologiko eta zaporetsua lortuz.
Behin hori ikasita, Alberto taloak egiteko orea egiten hasi zen; aipatutako arto-irinari ur epel gatzatua gehituz, behar zuen "puntua" hartu arte. Sekretua orean dago!! Kar, kar, kar

( Alberto orea egiten)
Jarraitzeko, orea prest zegoenean, taloak egiteko momentua iritsi zen. Horretarako, talo bakoitzerako ore kopuru jakin bat atera zuen; bolatxo bat taloko, hurrengo argazkian ikusi daitekeen bezala.
Hurrengo pausua izan zen talo goxoa egiteko gakoa; irudian dagoen bolatxo hori talo bihurtzea, alegia. Ekintza horri edo pausu horri " taloa jotzea" deritzola irakatsi zigun Albertok, eta hasiera batean dirudiena baino zailagoa da; Albertori bezain ongi ateratzea, behintzat, bai; baina hor aritu ziren gure berbalagunak taloa jo eta jo!
( Berbalagunak taloa jotzen)
Bukatzeko, zanpatutako talo oreak aurrez berotutako "txapa" batean jarri genituen egin zitezen. 2 minututan prest zeuden txorizo, txistorra edo hirugiharra gehitu, ahora eraman eta egindako lana baloratzeko! Nola ez, lan bikaina egin genuen eta talo sano goxoak dastatu genituen!!
Errepikatzeko moduko ekintza zalantzarik gabe, Albertoren gidaritzapean oso gustura egon baikinen!! Euskara, gastronomia eta euskal tradizioa uztartu genituen eta izugarri alai etxeratu ziren berbalagunak, baita afalduta ere!!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Eskarabilla txokoko bazkideei txokoa uzteagatik, eta bereziki Demeri, bera egon baitzen gurekin jo ta ke. Eta nola ez Albertori, hain ikastaro polit, gozagarri eta erakargarria egiteagatik!!
Praktikatu eta bizi!!

2018-05-22
TALO TAILERRA BASAURIN
Aupa, Hego Uribeko Berbalagun eta euskaltzale guztioi! Oraingo honetan Euskal Herrian tradizio handia duen produktu bat egiten trebatzeko ikastaroa proposatzen dizuegu: talo tailerra!
Denok dakigunez, euskaldunak oso jatun onak gara, eta taloa gure produktu tipikoenetarikoa da, hortaz, ikastaro labur hau aukera paregabea da euskara, janaria eta tradizioa uztartzeko! Baita egindako lana dastatzeko ere!
Ez galdu denborarik eta eman izena lehenbailehen, lekuak mugatuak baitira! Gogoratu: maiatzaren 28an, astelehenean, arratsaldeko 17etatik 19etara, Basauriko Eskarabilla txokoan egongo gara zure zain!
Praktikatu eta bizi!

ZURRUMURRUAK DESMUNTATZEN-TESTIGANTZAK
Denok dakigu etorkinen gaia pil-pilean dagoela gure gizartean, eta beste hainbat alorretan gertatzen den bezala, horren inguruan zurrumurru eta aurreiritzi faltsu asko sortu dira.
Bada, ostiralean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean egingo dugun ekitaldian, zurrumurru eta aurreiritzi faltsu horiek desmuntatzen saiatuko gara, eta horretarako 3 etorkinek euren testigantzak kontatuko dizkigute: nola iritsi ziren Euskal Herrira, zein zailtasun izan zuten, euskarak zertan lagundu zien, gizartearen harrera...
Euren testigantza interesgarrien ostean, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute, informazio gehiago nahi badute, eta ondoren entzuleen txanda etorriko da: talde txikitan jarriko dira gaiaren inguruko hausnarketa egitera, ideiak plazaratzera eta konponbideak topatzera. Bai, mintzodromo osteko astean beste "mintzodromotxo" batez gozatzeko aukera izango du bertaratzen den edonork!!
Bukatzeko, 20etan, denok batera Basaurin ostiraletan hainbat eta hainbat berbalagun batzen dituen pintxo-potera joango gara mingainak eta ezpainak euskaraz bustitzera!
Anima zaitez! 18-20 izango da ordutegia, eta nola ez, debalde!

2018-05-18
BASAURIKO IV. MINTZODROMOA
Basaurin ohitura den bezala, bi saio antolatu genituen; bata goizeko 10:30etatik 12etara, eta bestea, arrastiko 18:30etatik 20etara, Solobarria plazan. Horri esker, jende kopuru handia biltzeaz gain, herriari ikusarazi diogu proiektua; horren adibide da pertsona ugari galdetzera etorri zitzaigula zertan ari ginen, parte hartu zezakeen...eta batek baino gehiagok momentuan izena eman zuen!
Lehen aipatu bezala,goizeko saioari hasiera 10:30etan eman genion eta hizlariek indarra har zezaten, lehenik eta behin, kafea eta pastak hartzeko aukera izan zuten. Horren ostean, ordubete inguru eman zuten aurten proposatutako gaien inguruan euren iritziak plazaratzen: "udaberri, itxura berri"; dieten eta elikaduraren gainean aritzeko; " plastikoaren afera"; izenak dioen bezala arazo handi honi irtenbideak topatzen saiatzeko eta "Zurrumurruak desmuntatzen" izan zen bukaera eman zion gaia; etorkinen inguruko hausnarketa egin zuten hizlariek. Gaiak aproposak iruditu zitzaizkien eta horren seinale da, goizean hurbildu ziren 110 lagunei labur egin zitzaiela saioa!
Arrastian ere, koadrila polita elkartu zen Solobarria plazan, 85 bat lagun, eta goizeko dinamika berberean aritu ginen; kafea, ura, pastak, mihia dantzan jarri...ederki egon ziren bertara hurbildu ziren ikasle, berbalagun eta euskaltzaleak!
Hortaz, aurten ere helburua lortu dugu; ekitaldi arrakastatsua egin dugu, eta ez kopurutan soilik ( 200 lagunetik gora), emandako itxura, hartutako inertzia eta lortutako atxikipenek hemendik aurrera baikor izaten lagunduko baitigu!! Datorren urterako lanean gaude dagoeneko! Milesker parte hartu duzuen guztioi, zuek gabe horrelako ekintza egitea ezinezkoa bailitzateke!!
Praktikatu eta bizi!!
2018-05-14
BURDIN-HESIA EZAGUTZEN GALDAKAO GOGORAREKIN
Larunbatean, hitzordu bikoitza izan genuen mendilaguneko zeinbait kidek: mendiarekin ohikoa duguna eta baita gure herriko historiarekin ere.
Galdakao Gogora elkarteak burdin-hesia erakusteko antolatuta zeukan irteeran parte hartu genuen, eta ezin hobeto hartu gintuztela aipatu behar dugu. Beraz, ezer baino lehen, eskerrik asko elkarteko guztioi
Irteerak oztopo bi izan zituen: eguneroko kontua bihurtzen ari den euria eta HABE azterketaren idazmen proba. Hala ere, eskualdeko 7 berbalagun animatu ziren, historia bertatik bertara ikusteak daukan balio erantsiak erakarrita. Ikusitakoak, ordea, indarra galtzen du, gai horretan jantzita dagoen batek azalpenak eman ezean. Eta lan horretan, batez ere, Tomi aritu zen lehen momentutik, elkarteko beste kideek lagunduta.
Ibilbidearen zailtasuna ez zen batere handia, eta horrek mendian ibiltzeko ohiturarik ez dutenen alde jokatu zuen. Gainera, ibilbide osoa lubakiz eta gerra garaiko bestelako aztarnaz josita dagoenez, atseden hartzeko tarte ugari izan genituen, elkarteko kideen azalpenak entzuten genituen bitartean. Hona hemen Tomi, metrailadore-habi baten gainean azalpenak ematen, jendea adi-adi entzuten ari dela
Bidea txukun-txukun utzi zuten bezperan garbiketa-brigadakoek, urtero egin ohi duten bezala, eta lan hori ere eskertzekoa da, bestela, sasiz beteta egongo ziren bazter guztiak. Eta irteeraren azken zatian heldu ginen sasi bat bera ere ez duen Udalak berreraikitako lubaki eder honetara.
1936ko lubakien aztarnak eta zerotik berreraikitakoa ibilbide berean, zein baino zein ikusgarriago !
XV.mendeko errege-bide batetik egin genuen etxerako buelta, Aretxondo jatetxeraino. Handik, Errekalderako bidea hartu eta 12:00etan heldu ginen udaletxeko plazara. Ibilbideari amaiera eman genion, baina ez egunari, Gandasegin, emakumeek gerran izan zuten garrantziari buruzko erakusketa ikusi genuen eta. Kartelak, argazkiak, dokumentuak...Den-dena duzue mimoz jarrita ikusgai, maiatzaren 14tik-18ra, 18:30-20:30 bitartean, Gandasegin
Bestalde, hilaren 15ean, "Galdakaoko emakumeen bizipenak" ikus-entzunezkoaren emanaldia eta solasaldia egongo da, 19:30ean, Gandasegin.
Eta 17an, Monica Calvo antropologoaren hitzaldia, Bilboko Orue txaletari buruz(emakumezkoen kartzela), leku eta ordu berean.
Burdin-hesia ezagutzeko gogoz geratu zaretenok adi, maiatzaren 19an, Bekea-Bekelarreko zatia erakutsiko digute eta. 9:00etan, Kurtzeko plazatik hasita

2018-05-07
GALDAKAOKO GURASOLAGUN. PINTZA TAILERRA
Zeinen ondo pasa daiteken arropa eskegitzeko pintza bat eta kartulina zati bat bezalako osagai sinpleekin! Horixe egin zuten Galdakaoko Gurasolagun taldekoek, ikasturtean antolatutako bigarren ekintzan.
Hipopotamoak, krokodiloak, marrazoak, arrautzatik ateratako txita...Denetarik egin zuten gure ume eta guraso trebeek.
Aurreko ekintzan sei familiak hartu zuten parte, eta oraingo honetan guztiek errepikatu ezin izan duten arren, jende gehiago batu zaigu Urretan antolatu dugun saiora. Animatu diren hiru familiei ongi etorria egiteko, elkar ezagutzeko jolasa antolatu genuen lanean hasi baino lehen. Eta umeen aurpegiak ikusita, tailerrean bezain ondo aritu zirela ematen du. Bai amaraun polita!
Aurkezpenak eginda, marrazkiei forma emateari ekin zioten txikiek zein helduek. Gustura ibili ziren animaliak marrazten eta koloreztatzen; eta aita amek ere gogotik egin zuten lan, txikientzat korapilatsuegiak ziren ataletan laguntzen. Horri esaten zaio primerako lan-banaketa, bai horixe!
Zoologiko bitxia osatu genuen azkenean, hainbeste animaliaren artean. Emaitza, beste behin ere, ezin hobea. Lagun berriak egiteaz gain, euskaraz primeran pasatzeko gauza handiren beharrik ez dagoela erakutsi baikenuen. Zer gehiago eska daiteke? Bada, hurrengoan lagun gehiago batzea pausuz pausu bere bidea egiten ari den proiektu polit honi.
Hurrengo hitzordua, ikasturteko azkena, ekaineko ostiral batean izango dugu. Data oraindik ez dugu zehaztu, baina ikusitakoa gustatu bazaizu, adi egon, laster jakinaraziko baitugu zer, non eta noiz antolatuko dugun hurrengoa.
Subscribe to:
Posts (Atom)