Basaurin ohitura den bezala, bi saio antolatu genituen; bata goizeko 10:30etatik 12etara, eta bestea, arrastiko 18:30etatik 20etara, Solobarria plazan. Horri esker, jende kopuru handia biltzeaz gain, herriari ikusarazi diogu proiektua; horren adibide da pertsona ugari galdetzera etorri zitzaigula zertan ari ginen, parte hartu zezakeen...eta batek baino gehiagok momentuan izena eman zuen!
Lehen aipatu bezala,goizeko saioari hasiera 10:30etan eman genion eta hizlariek indarra har zezaten, lehenik eta behin, kafea eta pastak hartzeko aukera izan zuten. Horren ostean, ordubete inguru eman zuten aurten proposatutako gaien inguruan euren iritziak plazaratzen: "udaberri, itxura berri"; dieten eta elikaduraren gainean aritzeko; " plastikoaren afera"; izenak dioen bezala arazo handi honi irtenbideak topatzen saiatzeko eta "Zurrumurruak desmuntatzen" izan zen bukaera eman zion gaia; etorkinen inguruko hausnarketa egin zuten hizlariek. Gaiak aproposak iruditu zitzaizkien eta horren seinale da, goizean hurbildu ziren 110 lagunei labur egin zitzaiela saioa!
Arrastian ere, koadrila polita elkartu zen Solobarria plazan, 85 bat lagun, eta goizeko dinamika berberean aritu ginen; kafea, ura, pastak, mihia dantzan jarri...ederki egon ziren bertara hurbildu ziren ikasle, berbalagun eta euskaltzaleak!
Hortaz, aurten ere helburua lortu dugu; ekitaldi arrakastatsua egin dugu, eta ez kopurutan soilik ( 200 lagunetik gora), emandako itxura, hartutako inertzia eta lortutako atxikipenek hemendik aurrera baikor izaten lagunduko baitigu!! Datorren urterako lanean gaude dagoeneko! Milesker parte hartu duzuen guztioi, zuek gabe horrelako ekintza egitea ezinezkoa bailitzateke!!
Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment