Ez da tribial arrunta izango: Nai Lua teterian elkartuko gara, eta
taldeka jarri ondoren, proiektorean galderak egingo ditugu, 3 multzotan
banatuta: gaurkotasuna, kultura orokorra eta ikus-entzunezkoak. Multzo
bakoitzak 10na galdera ditu, eta multzoen artean atsedenaldia egingo
dugu nahi duenak zigarroa erre eta antolatzaileok erantzunak zuzentzeko.
Horrela, amaitu arte.
Ondoren, erantzunak bozgora irakurriko ditugu denon artean, eta
irabazleak saritxo bat lortuko du. Galtzaileek ere beste "saritxo" bat
izango dute; karaokean abestu beharko dute jai bukaerako abestia.
ANIMATUKO PARTE HARTZERA?
2019-05-29
2019-05-27
HEGO URIBEKO MENDILAGUNAK BOLINTXUN
Negu ia osoa irteerarik egin gabe egon ostean (salbuespenak salbuespen), Hego Uribeko mendilagun taldea berriro ere elkartu eta animatu gara txango eder bat egitera. Oraingo honetan Bilbon geratzen den paraje natural bakarrenetarikoa bisitatu genuen: Bolintxu ibaia eta bere inguruak.
Bolintxu ibaia Pagasarri eta Arnotegi mendien artean kokatzen da, eta baso zahar eta autoktono batek inguratzen du. Paisaia ikusgarria da benetan, eta gezurra dirudi Bilbotik 10 minutura halako eremu natural ederraz gozatzeko parada izatea. Bada, zonalde magiko hori arriskuan dago, agintari bihozgabe batzuei aproposagoa iruditu baitzaie bertatik autopista ustel eta triste bat igarotzea...Horregatik aprobetxatu nahi izan dugu asteburu hau, hemendik gutxira ez baitakigu bizirik segituko duen.
Gure ibilaldia Basauriko udaletxean hasi genuen, eta Malmasin mendirantz abiatu ginen. Berau inguratu ostean, Buia auzotik Pagasarrira igo ginen poliki-poliki, Euskal Herrian hain ohikoa den behe-laino eta langarrak lagunduta.
Bilbotarren mendi maitatuko tontorra zapaldu ostean, bertako aterpe-tabernan indarrak berritu genituen: fruitu lehorrak, tortilla pintxoak, garagardoa... Behin pilak kargatuta, jaitsierari ekin genion Bolintxurantz, eta hango "ur-jauzian" argazkia atera ondoren, Abusu auzora jaitsi ginen. Bertan, txibierro batzuk jan genituen zurito batek lagunduta, eta poz-pozik abiatu ginen etxera, goiz ederra eman genuela jakinda.
BOLINTXU BIZIRIK!!!!!

GOMAEVAREKIN JOLASEAN
Artista ederrak dira gure Gurasolaguneko ama eta umeak argazkian ikus daitekeenez! Ederki pasa zuten aurrekoan ere, "gomaevarekin" jolasean.
Argazkian ikusten denez, gomaeva erabilita mahai jokoak egitea zen ideia, baita lortu ere.
Hasteko, familia bakoitzak etxetik 9 plastikozko tapoi ekarri zituen, eta erabiliko zuten gomaeva kolorea aukeratu ostean, lanari ekin zioten: mahai jokoaren neurria erabaki eta moztu, tapoiak apaintzeko aukerak hausnartu eta gauzatu, forma diferentea eman...
Tapoiak apaintzeko marmoka irudiak, "comecocos"-ak eta marigorringoak egin zituzten eta denek aukeratu zuten jokoa " 3 lerroan" izan zen. Jokoan dauden "marrak" egiteko beste kolore bat aukeratu zuten eta kolaz ondo itsatsi ondoren lana amaitua zegoen!!
Jolastea besterik ez zen falta, eta argazkia atera eta gero, horretan aritu ziren binaka. Arratsalde ederra eta oso eskulan gomendagarria izan zen, erraza eta dibertigarria baita!
Hurrengo saioa ekainaren 10ean izango da, betiko orduan, 17:30ean, Bolintxu euskaltegian. Urtxintxa elkartekoak etorriko zaizkigu magia erakustaldia egitera! Animatuko?
Praktikatu eta bizi!!!

2019-05-20
BASAURIKO V. MINTZODROMOA
Aurten Basauriko V. Mintzodromoa ospatu dugu eta azpimarratu nahi dugu
aurten ere arrakasta handia izan duela! Apurka-apurka baina lortzen ari
gara Basauri gero eta euskaldunago eta euskaltzaleago egitea!
Basaurin ohitura den bezala, bi saio antolatu genituen; bata goizeko 10:30etatik 12etara, eta bestea, arrastiko 18:30etatik 20etara, Solobarria plazan. Horri esker, jende kopuru handia biltzeaz gain, herriari ikusarazi diogu proiektua; horren adibide da pertsona ugari galdetzera etorri zitzaigula zertan ari ginen, parte hartu zezakeen...eta batek baino gehiagok momentuan izena eman zuen. Lehen aipatu bezala,goizeko saioari hasiera 10:30etan eman genion eta hizlariek indarra har zezaten, lehenik eta behin, kafea eta pastak hartzeko aukera izan zuten. Horren ostean, ordubete inguru eman zuten aurten proposatutako gaien inguruan euren iritziak plazaratzen: "Oporrak", maila baxuagoa zutenei konfiantza emateko; " Hiritar zintzoa al zara?"; izenak dioen bezala gure portaeren eta jokabideen gaineko hausnarketa egiteko eta "Apustu etxeen arazoa" izan zen bukaera eman zion gaia; gaur egun dagoen adikzio larrienetariko bati buruz hitz egiteko. Gaiak aproposak iruditu zitzaizkien eta horren seinale da, goizean hurbildu ziren 120 lagunei labur egin zitzaiela saioa!
Arrastian ere, koadrila polita elkartu zen Solobarria plazan, 105 bat lagun, eta goizeko dinamika berberean aritu ginen; kafea, ura, pastak, mihia dantzan jarri...ederki egon ziren bertara hurbildu ziren ikasle, berbalagun eta euskaltzaleak!
Hortaz, aurten ere helburua lortu dugu; ekitaldi arrakastatsua egin dugu, eta ez kopurutan soilik ( 220 lagunetik gora), emandako itxura, hartutako inertzia eta lortutako atxikipenek hemendik aurrera baikor izaten lagunduko baitigute!! Datorren urterako lanean gaude dagoeneko! Milesker parte hartu duzuen guztioi, zuek gabe horrelako ekintza egitea ezinezkoa bailitzateke!!
Praktikatu eta bizi!!

2019-05-07
BASAURIKO V. MINTZODROMOA
Kaixo Hego Uribeko euskaltzale guztioi!! Hementxe dugu Basaurin
ospatuko dugun 5. Mintzodromoa eta espero dugu ahalik eta jende gehien
etortzea. Aurreko ekitaldiak bezala, Solobarria plazan ospatuko dugu, bi
saio izango dira, goizez zein arratsaldez, eta euskara kalera atera eta
solasaldi jatorra izan nahi duen ororentzat aukera paregabea izango da.
Zuen zain gaude!! Gogoratu, izena emateko azken eguna maiatzaren 9a
dela!
Praktikatu eta bizi
Praktikatu eta bizi
Subscribe to:
Posts (Atom)