2014-09-24

LOTSARIK GABE, PRAKTIKATU GUREKIN!


Euskaraz hitz egin nahi duzu, baina ez daukazu norekin praktikatu?

Euskaraz ondo moldatzen zara eta ikasten ari direnei lagundu nahi diezu?

BERBALAGUN EGITASMOA DA BEHAR DUZUNA!!!

Taldeak urritik aurrera hasiko dira geratzen.

Anima zaitez, zure zain gaude eta!

2014-09-16

BERBALAGUN TOPAKETA GALDAKAOKO JAIETAN

2014-15 ikasturtea martxan da dagoeneko!

Taldeak urriko lehen astetik aurrera hasiko dira geratzen, baina irailaren 18an izango dute lehen hitzordua urtero antolatzen dugun jaietako topaketan. 19:00etan geratu gara AEK euskaltegian, aurtengo berbalagun berriei datuak hartzeko. 19:30erakotxonagunean egongo gara, jaietan egin ohi dugun poteoa egiteko. Eta eguna borobiltzeko, "Kaka-kola eta barea" antzezlana ikustera joango gara Kurtzeko plazara.

Berbalagunokin baietz euskaraz hitz egin!

2014-09-02

BIZIPOZA: PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK GALDAKAON



Eguna: Irailaren 4an

Saio bi daude: 
17:00etan
19:00etan

Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Prezioa: 7€
 





Sinopsia:

Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.