2016-12-19

BASKOT GAUA!




Hemen dituzue pasa den ostiralean Hego Uribeko Berbalagunek antolatutako festako argazki batzuk.
Dakizuen moduan, urtero bezala, Gabonak iristen direnean , Hego Uribeko Berbalagun eta euskara ikasleek festa berezi bat antolatzen dute, Baskot Gaua izenekoa. Jaiaren funtsa kapela batekin joatea da, eta festa giroan euskarari bultzada ematea; jana eta edana, ikasle abeslariak, bakarrizketa...sorpresa asko izan genituen!
Festa Basaurin izan zen eta arrastiko 20etan hasi ginen poteoan Urduña tabernan. 60 lagun-edo elkartu ginen eta 21ak arte ibili ginen tabernaz taberna giroa berotzen, eta bidez batez argi erakusten euskararen alde jende asko dagoela Hego Uriben!
Ondoren, San Jose ikastetxera abiatu ginen denok, bertan jana eta edana prest baitzeuden festarekin segitzeko. Urdaila bete eta pilak birkargatu ostean, Barry Manley-ren bakarrizketa umoretsua izan genuen; eskerrik asko Barry hainbeste barre eragiteagatik!!
Eta bukatzeko, AEK-ko ikasle zein irakasle eta Basauri eta Galdakaoko Berbalagunek, abesti bana abestu eta  dantzatu zuten, baina ez edozein abesti, gazteleratik euskaratutako hainbat abesti barregarri baizik: "nire gurdia", "traktore horia", "asereje"...
Laburbilduz, sekulako giroa egon zen, euskararen alde modu alai batez jokatzea posible dela beste behin ere erakutsi genuen! Hurrengo urtean ere arituko gara!!! Denon artean praktikatuz eta biziz!!
Eskerrik asko etorri zineten guztioi, eta bereziki San Jose ikastetxeari (kapera uzteagatik) eta Barry Manley-ri, momentu hain entretenigarria pasarazteagatik!!! Hurrengo arte!


2016-12-03

GALDAKAOKO III.MINTZODROMOA







Orain arteko Galdakaoko Mintzodromorik jendetsuena antolatu dugu aurten, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia txiki geratu da, AEK, udal euskaltegi, Eguzkibegi, Elexalde eta Bengoetxe institutuetako 80 ikasle inguruk, goizeko berbatalde guztietako 20 kiderekin bat egin baitute urtero ospatzen dugun ekitaldi honetan parte hartzeko.

Goizeko hotzari aurre egiteko txokolate beroak martxan jarri ditu solaskideak, eta konturatu orduko bukatzeko ordua heldu da. Labur, berbetan aritu diren 45 minutuak oso labur egin zaizkiela esan dute partaide askok; seinale ona!

"Ikasketen ostean, zer?", "Txakurrekin bizitzeko prestatuta gaude?" eta "Gazteak eta alkohola" izan dira mahaietako dinamizatzaileen laguntzaz jorratu ditzuten hiru gaiak. Guztira 120 lagun euskararen alde!

Langa oso goian jarri dugun arren, markak hausteko gogotsu itzuliko gara 2017an.

Bien bitartean, gogoratu euskarak 365 egun dituela. Barkatu, aurten 366!

2016-11-21

OSTEGUNEKO BERBALAGUNEN AFARIA


Galdakaoko ostegun gaueko taldea duzue irudietan. Urtero-urtero partaide berriak gehitzen zaizkio, baina lehen urteetako ohitura onei eusten die taldeak. Abenduan, urtea agurtzeko Basauriko Baskot festara; Sagardotegi garaian, Astigarragara; Maiatza aldera, pintxo-txapelketa antolatzen dute eta ikasturte hasieran, kide berriei ongi etorria egiteko afaria.

Giroa da huts egin ezin duen osagaia; mahai gainean dagoena gutxienekoa izaten dela esan ohi da horrelakoetan, baina lehengo ostiraleko afaria txapela kentzeko modukoa izan zen: Otarrainxkak, odolostea, entsalada, saiheskiak patatekin, izozkia, kuia-pastela eta sorbetea...mundiala!

Eta giroa goi-goian mantentzeko, ohitura bihurtu diren euskaltegiko mahai-jokoak. Barre algara izan zen nagusi, eguna behar den moduan borobiltzeko. Ondo pasatu eta ondo afaltzeaz gain, gramatika ikasita joan zen etxera bat baino gehiago.

Nola ez dute ba urtero errepikatuko?







2016-11-16

BASAURIKO MENDITALDEKOAK AXULAR INGURUAN


Nahiz eta eguraldi txarra egin zuen, Basauriko menditaldekoek ausartak direla erakutsi zuten, eta egia esan asko gozatu genuen Axular begian, Superlegor kobazuloan eta Itxina inguruetan barrena!!
Hemendik aurrera ere irteera gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu, beraz, ez zalantzarik izan; anima zaitez gurekin etortzera!!!

2016-11-07

ASTEAZKEN GAUEKO TALDEKOEN URTEROKO AFARIA


Modu asko daude astero-astero geratzen diren taldeetan eskatutakoa ordaintzeko. Talde batzuetan botea jartzen dute hilabete osorako; beste batzuetan nork berea ordaintzen du. Batzuek erronda egiten dute eta gehienek 2 euro jartzen dituzte, soberan dagoenarekin ikasturte bukaeran zerbait egiteko.

Hori da asteazken gaueko berbalagunek egiten dutena. Badira urte batzuk talde honek lehen pausuak eman zituela, eta argazkia ikustea besterik ez dago, ze gustura dabiltzan ikusteko. Joan den astean, urtero egiten duten afaria antolatu zuten, astero soberan geratzen zaien iazko botearekin. Aitzakia ederra, mahai baten bueltan lagun onekin geratzeko.

Segi horrela urte askoan!

2016-11-03

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA


Alaia, koloretsua, parte hartzailea eta anitza bezalako izenondoak urtero-urtero erabiltzen ditugu Galdakaoko Berbalagun aurkezpen jaia definitzeko. Baina aurten, inoiz baino gehiago, jai jendetsua izan dela esan dezakegu. Izan ere, 32 berbalagun 20 ikasle eta prestatutako jolasak dinamizatzeko 9 irakasle egon ziren Topa jatetxeko beheko jantokian.

Hasieran binaka jarri genituen, betiko lagunekin beharrean, jende berria ezagutzeko asmoz. Gogotik egin zuten barre, falta zitzaien pertsonaia ospetsuaren bikotearen bila. Esaera zaharrak ere errepasatzeko aukera izan zuten, lauko taldetan multzokatzeko egin genuen jolasari esker.

Mahai ganeian zeuden pintxoek eta eztarria freskatzeko edariek jolasten jarraitzeko indarra eman ziguten. Txapela kentzeko moduko askari-afaria prestatu ziguten, primeran egon zen den-dena!

Burubero saioko “definizioak” lantzen ere trebe aritu ziren, eta Berbalagun eta lehenago agertutako pertsonaiei buruz zenbat dakiten erakutsi zuten. Eta azkenik, urteroko ohiturari jarraituz, euskal abesti mitikoak izan zituzten aztergai. Argi dago abestiak ezagutzeko belarri fina dutela. Mikrofonoa aurrean, ordea, gehiago entrenatu beharko...kar, kar, kar

Ikasturtea hasi baino ez da egin. Segi dezala festak!!!

2016-10-22

Pagasarrira mendi irteera

Oraingo honetan, Basauriko mendi taldeko berbalagunak Pagasarrira joango gara!! Urriaren 29an, goizeko 9:00etan udaletxe aurrean duzue hitzordua euskazale eta mendizale orok!! Anima zaitezte, egun ederra izango da-eta!!

Basauriko berbalagun aurkezpen jaia


Giro ederra izan genuen gure familia handian!! Gora berbalagun!!Praktikatu eta bizi!!

2016-10-14

Aupa, euskaltzale!! Ikasturte berriaren hasierarekin batera, hemen dugu gure artean berriro ere berbalagun ekimena! Eta ikasturteari hasiera emateko jaitxo bat proposatzen dizugu; giro ona, edaria, janaria, musika...eta euskara bolo-bolo!!Anima zaitez, ederki pasatuko dugu-eta!!

2016-09-29

MALMASINEKO TONTORRETIK, EGURALDIA LAGUN....GORA BERBALAGUN!!


Basauriko mendi-berbalagunek hasiera eman genion ikasturteari Malmasin mendira igoz. Giro aparta izan genuen!! Gogoratu hilean behin gutxienez elkartuko garela naturaz eta euskaraz gozatzeko!! Hurrengo txangoan urriaren 29an,zapatua, Pagasarrira joango gara!!Anima zaitezte!!

2016-09-23

LEHEN MENDI IRTEERA MALMASINERA





Irailaren 24an, larunbata, goizeko 9:00etan geratuko gara Basauriko udaletxeko autobus geltokian. Malmasinera igoko gara, eta bueltan Tiro Zelaian hamaiketakoa egingo dugu.

Anima zaitez eta etorri gurekin!!!

2016-09-16

JAIETAKO TOPAKETA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA

Ikasturtea martxan da, eta Galdakaoko berbalagunak motorrak berotzen hasi dira. Urtero legez, jaietako topaketa antolatu dugu kide berriei harrera beroa egin eta urrian geratzen hasi aurretik talde guztietako kideek elkar  ikusteko.Aurtengo leloa, "Praktikatu eta bizi", lau haizeetara zabaldu nahi dugu lehen egunetik. Partaide berriak bizi-bizi hurbilduko ahal zaizkigu!

 Topaketak nobedade polita izan du aurten. Izan ere, udako argazki txapelketan parte hartutako 49 lagunen argazkiak egon ziren ikusgai geratu ginen tabernan. Edertasuna, euskararen aldeko mezua eta originaltasuna baloratzen ziren, eta lehia estu baten ostean, saria honako argazkiak merezi zuela erabaki zuen epai-mahaiak.
Silvia Pilarrek eraman du TOPAk eskainitako bi pertsonentzako afari dotorea. Nor gonbidatuko ote du Silviak? Senarra ala semea?
ZORIONAK ETA GOZATU MEREZITAKO SARIA!!!



2016-06-26

BAZKARI MUSIKATU ITZELA, IKASTURTEARI AGUR ESATEKO


Lau urte joan dira berbatalde guztiak elkartu eta ikasturtea agurtzeko bazkaria egiten hasi ginenetik. Lehenago, talde bakoitzak berea antolatzen zuen, baina talde kopuruak gora egin ahala, partaide guztiek elkar ezagutzeko zita polita bururatu zitzaigun.

Aurtengo bazkarian, besteetan bezala, berbalagunak eta ikasleak elkartu ditugu; ea datorren urteetan klasetik kanpo gurekin praktikatzera animatzen diren!

13:00etan hasi zen poteoa, eta tantaka hasi ziren etortzen.Batzuk gogotsu lehen momentutik; beste batzuk HABE azterketatik, oraindik azterketa buruan zutela; eta azkenik, bazkarira eta kantaldira etorri zirenak.

Bazkarian indarrak hartu eta kantatzeari ekin genion 16:30 aldera. Jonuren saio bikaina hasi aurretik, diplomak banatu genituen, bidelagunei eta bidelagunik gabe funtzionatzen duten taldeei esker ona adierazteko. Talde guztiak ordezkatuta egon ziren, hiru izan ezik, eta poz-pozik jaso zituzten euren argazkiak.

Ondoren, Jonuren emanaldiaz gozatu genuen. 16 abesti eraman zituen etxetik prestatuak, eta jendearen "beste bat, beste bat...!" oihuek beste bi kantatzera behartu zuten gurekin beti hain ondo portatzen den kantautorea eta bidelaguna. Eskerrik asko, Jonu!


Ikasturtea amaitu da gehienentzat. Izan ere, udako berbalagunak gure hizkuntza praktikatzen jarraitzeko geratu dira datorren astean.

Iraileko topaketan ikusiko dugu elkar. Bien bitartean, ondo pasa oporretan!!

2016-06-20

BARRETERAPIA SAN JUAN BEZPERAN SORGINETXEN


Datorren asteko osteguna, egun berezia izango da euskal herritarrotzat. Arestian bezala, San Juan bezpera ospatuko dugu suaren inguruan lagun artean giro onean eta dantzan. Hainbat izan dira urteetan zehar, solstizioaren garrantzia dela eta osasuntsu eta zoriontsu bizitzeko asmoz egun honetan egin izan diren jarduerak, baita lurraren emankortasuna bermatzeko ere: ispiritu txarrak eta usatzeko sua erabili, goizeko garoaren gainean ortozik ibili geure barruak garbitzeko...

Ba, gauzak horrela, barre egitea baino sanoagorik ez denez, ohitura zahar honi geure gizarte modernoko ohitura gehitu eta barre eginez ospatuko dugu solstizioa!

Animatu eta etorri gurekin!!!

Noiz: ekainak 23, 17:30ean
Non: Sorginetxen (kalero)
Prezioa:  DEBALDE

Eman izena ! Plaza mugatuak dira eta!

BERBALAGUNAK PIRINIOETAN!



Pasa berri den asteburuan Basauriko berbalagunak Nafarroa aldera joan zaizkigu. Espedizio polita atera zen ostiral arratsaldean Izabarantz, nahiz eta eguraldia lagun izan ez.
Bertako kanpinean hartu dute ostatu eta ezin baino hobeto pasa dute jolasak eta , noski, parrilladatxu polita eginda.

Baina dena ez da euria izan eta eguzkia hartzeko para ere izan omen dute.
Baita turismoa egin eta tragoxkaren bat ere hartzeko Izaba eta inguruak ezaguztu bitartean. Ibilalditxoren bat ere egin dutela badakigu.


Argazki politak bidali dizkigute eta kronika bat egiteko eskatu diegu, euren hitzez kontatzeko zeinen ondo ibili diren. Beraz argazkitxu hauekin utziko zaituztegu momentuz, euren istorioak noiz entzungo zain. Hori bai, beitu taldeko artistak egindako margo lana... kar kar kar... oroitzapen polita.

2016-06-15

JOSTUNEN ERAKUSKETA


Zeinen gauza politak egin daitezkeen oihal zati batzuk, haria eta jostorratz batekin! Gaur, ikasturtean egindako lan guztiak aurkeztu dizkigute Galdakaoko berbalagun jostunek. Bertan, AEK-ko ikasleak, beste berbataldeetako kide batzuk eta jostunen ezagunak egon dira, eta txundituta geratu dira denak.


Gainera, bakoitzak egindako lanez gain, denen artean egindako maisulana erakutsi dute. Sekretupean lan egin dute lau hilabetez, otsailean jaio zen dinamizatzailearen semeari oparitu nahi izan diote eta. Pozik-pozik jarri da Manex hainbeste kolore eta animalia ikusi duenean. 


Eta hemen dugu Txaro Arrieta. Apurtutako arropa konpontzen, patchword eta gurutze-puntua lantzen, euskal jantziak egiten eta eskatzen zaion guztiari konponbidea ematen irakasteaz arduratu den emakumea. Bere pazientzia eta maitasunez hau guztia posible egin duen artista.

Datorren ikasturterako proiektuak buruan bueltaka izan arren, orain atseden hartzeko garaia da. Urrian ikusiko dugu elkar.



ZORIONAK GUZTIOI ETA ESKERRIK ASKO, TXARO!!!

2016-06-02

SENDABELARREN INGURUKO HITZALDIA.


Gorbaialdeko baserri eta inguru asko bisitatu ditu Gorka Menendezek, sendabelarren inguruko informazioa bildu eta argitaratu duen liburuan txertatzeko. Atzo, horren guztiaren zertzelada txiki bat entzuteko plazerra izan zuten hitzaldira hurbildu ziren guztiek. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakituria bitxi honetaz hitz egin zigun Gorkak, eta bertan geunden guztion arreta piztu zuen espero ez genituen min askori aurre egiteko irtenbide naturalak daudela jakiteak.

Hori bai, esperimentatzen hasi aurretik, “Gorbeialdeko sendabelar tradizionalak” liburua irakurriko dugu, bertan den-dena baitago ondo azalduta.

2016-05-31

BARRETERAPIA SAIO ZORAGARRIA!!!



Barre eta barre ibili ziren aurreko asteazkenean 25 bat pertsona barreterapia saioan. Asko izan ziren lotsatuta etorri zirenak, baina laster lotsa alde batera utzi eta umeen antzera ibili zirenak sentimenduak azalean utziz, batik bat barrea, noski.






ASTEBURU PASA KOSTALDEAN



Pasa den maiatzaren 21ean kostaldera egun pasa joan ziren hainbat berbalagun. Goizean goiz Laida aldera abiatu ginen eta bertan gozo-gozo gosaldu itsasoa aurrean edukita.


Eta behin idarrak hartuta, kanoak hartu eta Mundakaraino joan etorria  polita egin zuten.


 Eguraldiak ez zuen baimendu genuen asmoa aurrera eramatea eta ezin izan zuten Gaztelugatzera itsas bidaia egin, enbata arriskua zegoen eta; baina , Izaroraino bueltatxoa egin zuten behintzat.


Bermeon arrain azoka izan zen egun horretan eta bertan pote pare bat hartu ostean, Sukarrietan bazkaldu zuten gure berbalagunak.

Hurrengo batean bueltatuko gara!!!