2015-09-29

PAGASARRIN EDERTO IBILI GINEN



Pasa den larunbatean, Berbalagunok ikasturte honetako lehen mendi irteera egin genuen. Oraingoan herri ondoan geratzea erabaki eta Pagasarrira igotzea pentsatu genuen; eta halaxe egin !


Goizeko bederatzietan geratu ginen eta apurka-apurka bideari ekin genion. Eguraldia lagun izan genuen txango osoan eta uda luzearen ostean elkarri kontatzeko asko.

Talde polita elkartu ginen, bederatzi heldu, zazpi hilabeteko umetxoa eta txakurtxo bi. Eta giroa bikaina izan zen!
Hurrengo irteera urriaren 24an izango da, eta ziurrenik Karrantza aldera joango gara. Joan zuon agendatan eguna gordetzen!!!! 

Gora berbalagun mendizaleak!!!!

2015-09-21

BERBALAGUNAK PAGASARRIRA




Irailaren 26an larunbata, Berbalagunon ikasturte honetako lehen mendi irteera egingo dugu. Oraingoan herritik hurbil geratuko eta Pagasarrira joango gara.

Goizeko 09:00etan geratu gara Basauriko udaletxeko bus geltokian. Bertan Basozeilara igo eta mendi buelta hasiko dugu, Malmasin magaletik pasata eta Pagasarri gailurrera ailegatu arte.

Tontorrean argazki polita ziur atera! Eta galdutako indarrak errekuperatzeko hamaiketatxo gozoa egingo dugu aterpean eta noski solasaldi politak izan , elkarri udan egindako guztia kontatu ahal izateko.

Animatu eta etorri gurekin! Ederto ibiliko gara!