2013-06-21

EUSKARA ERRITMO BIZIAN

Nork esan du euskaldunok erritmorik ez daukagula? Eduki badaukagu, baina aukera berezietarako gordeta uzten dugu, antza.
Atzoko djenbe ikastaroa da horren erakusle.
Irudiaren erdialdean dagoen neskaren eta honen ezkerretan dagoen mutilaren aginduetara ibili ginen poz-pozik.
Ikastaro hau ikasturte honetan egin dugun azken ekintza izanik, agur kutsua ere bazuen, eta ahalik, beti bezala, ahalik eta jende gehien hurbiltzea nahi genuen. Berbalagunez gain, kalean jarritako kartelak ikusi zuenik ere bertaratu zen, eta bide batez, Berbalagun zer den bertatik bertara ikusi zuten.





Ordubete eta erdiko saio zaratatsuaren ostean etorri zen barealdia eta gure esku minduentzako merezitako atsedena. Saioarekin batera aurten Berbalagunek ere pertsiana itxiko du, irailean indarberrituta bueltatzeko. Oporrak gainean ditugu; falta dugun gauza bakarra eguzkia da. Ea gaur egindako erritoak hodeiak uxatzen dituen...




2013-06-13

DJENBE IKASTAROA





EGUNA: EKAINAK 20

ORDUA: 19:00

LEKUA: GALDAKAOKO AEK


Izena ematea oso garrantzitsua da, djenbeak aldez aurretik eskatu behar direlako. Norbaitek etxetik eramango balu, abisatu dezala.

Ez ahaztu izena emateko azken eguna ekainaren 17a dela.





Etor zaitez euskara erritmo bizian praktikatzera!!!

2013-06-03

BILBON KANTARI

Hurrengo igandean, ekainak 8, Bilbon Kantari izango dugu Bilboko kaleetan zehar. Kantatzea gustuko baduzu eta asteburu honetarako planik ez baduzu, hurbildu zaitez Arriagara eguerdiko 12:00etan eta taldeka banatuta alde zaharrean zehar goiz parte zoragarria pasatzeko aukera izango duzu. Noski! Euskal kanten doinu eta letra zoragarriez lagundurik.

Taldeka arituko dira kantariak 14:30ak arte, ordu horretan talde guztiek bat egin eta denak elkarrekin abestuko dute. 15:00etan (dagoeneko izena eman dutenek) kantu bazkaria izango dute. Baina eguna ez da hor bukatuko, 18:00etan Kantu Jira izango baita 7 kaleetan zehar.

Animatu eta hasi kantuan!!!!