2020-09-30
2020-09-28
MATRIKULAZIO KANPAINA MARTXAN
Iraila bukatzear dago eta urria ate-joka, eta Hego Uribeko Berbalagun dinamika berriro ere martxan! Nahiz eta ikasturte berezia den hau, gure aldetik ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatuko gara, urtero bezala, noski!
Hortaz, gogorarazi nahi dizuegu Berbalagunen izena emateko epea zabalik dagoela, talde batzuk dagoeneko martxan daudela, eta aukera ederra dela hau euskara praktikatu eta jende berria ezagutzeko!
Euskaraz gozatu eta jende berria ezagutzeaz gain, Hego Uribeko Berbalagun izateak hainbat abantaila ditu: Sozial Antzokian eta Torrezabalen egiten diren euskarazko ikuskizunetarako sarrerak debalde lortzeko aukera, AIZU eta ARGIA aldizkariak zein BERRIA egunkaria merkeago eskuratzeko beta, egiten ditugun "erronketan" parte hartu eta sariak irabazteko parada...
Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena!! Kartelean dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak, baina horietaz gain gogoratu Basauri edo Galdakaoko edozein euskaltegitan ere eman daitekeela izena.
Bukatzeko, uda aurretik egin genituen "erronken" irabazle batzuen argazkiak dauzkazue segidan, promesten duguna betetzen dugun seinale!!
PRAKTIKATU ETA BIZI!
NARRAZIO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Uda tartean eduki dugu, hori dela eta, narrazio lehiaketaren irabazleen aukeraketa pixka bat atzeratu dugu, baina dagoeneko baditugu garaileak! Honako hauek dira:
A1: Txomin Agirre
A2: Loli Torres
B1: Iratxe Arrese
B2: Jon Arregi
C1: Naia Mena
EGUZKIBEGI IKASTOLA: Peio Sustatxa
BERBALAGUN: Garazi Maeso
Gogorarazi nahi dugu irabazleek 50 euroko kultura-bonoa irabazi dutela, Basauriko Umeak liburu dendan gastatzeko. Horrela, parte hartzaileak saritzeaz gain, kultura sustatzen dugu, eta kulturaren bultzatzaile den entitate bat laguntzen dugu; gauden egoera ekonomiko honetan uste dugu ezinbestekoa dela kulturari bultzadatxoa ematea.
Beraz, zorionak irabazleei eta konbitea luzatzen diegu Basauriko Bolintxu AEKtik pasatzeko euren bonoa jasotzera!
PRAKTIKATU ETA BIZI