KORRIKA OMENALDIRA JOATEKO TXARTELAK EROSTEKO AZKEN EGUNA URTARRILAREN 21a IZANGO DA.
SARRERAREN PREZIOA 10€
EROSTEKO LEKUA: AEK EUSKALTEGIAN
GALDAKAOTIK 10:30ean IRTENGO DA AUTOBUSA. BUELTA ?
Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta
milaka pertsonak omendu nahi ditu. Hori dela eta, aurtengo omenaldia
kalean egin nahi dugu, ikasle horiek guztiak bilduko dituen karpa
batean, hain zuzen. Txotx erraldoia egingo dugu
urtarrilaren 26an, Usurbilen, egun osoko egitarauarekin:
-Goiz osoan zehar
kale animazioa (trikitilariak, txarangak,…)
-13:00:
Bertsolariak eta kupelen irekiera
-14:30:
Pintxoak
-16:30:
Ekitaldi nagusia
-18:00:
Erromeria
-21:00:
Esne Beltzaren kontzertua
Izen-emateak AEKren euskaltegietan (Sarrera 10 euro: jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne)
Edizio honetan euskararen aldeko lasterketa erraldoiak zabaldu nahi
duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela
diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta
elkar ulertzeko tresna. Baina, horretarako, euskal herritarrok euskal
kultura ezagutzea eta euskara jakitea ezinbestekoa da.
Horregatik guztiagatik, Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi die
ikasle guztiei. Beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea
ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako,
bihoakie Korrika 18ren eta AEKren omenaldia egun euskalduntzen eta
alfabetatzen ari diren ikasle guztiei.