2009-11-30
EUSKARAREN EGUNA! BILBON EUSKARAZ BIZI!
Bada garaia egun hau berreskuratu eta, harrera instituzional hutsetan geratu barik, bilbotarrak eta bizkaitarrok kalera irten gaitezen gure hizkuntzaren eguna behar bezala aldarrikatzera eta gozatzera.
Horretarako hemen doakizue egun horretarako egitaraua:
18:00etan Plaza Barrian, umeentzako jolasak, puzgarriak...
19:00etan Zazpi kaleetan barrera, fanfarreak, trikitilariak, albokariak...
20:00etan Plaza Barrian, Gaztedi dantza taldea, Andres Urrutiaren eskutik Euskaltzaindiko egoitzatik EUSKARAREN PREGOIA, bertsolariak, abesbatza...
Animatu eta etorri gurekin, ondo pasatuko dugu eta. Bide batez euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu.
2009-11-26
OHEAN antzezlana Torrezabalen!!
Sinopsia:
- Taberna batean elkar ezagutu eta handik ordu batzuetara, gizon batek eta emakume batek gela hartzen dute hotel merke batean sexu gau bat pasatzeko elkarrekin. Ez dakite ezer elkarren gainean, ezta bestearen izena ere, eta egun horren ostean ez dute berriro elkar ikusiko. Sexuaren ostean arrotz bi hauek ohartzen dira halako kimika bat sortu dela haien artean. Berbetan hasten dira eta, berez-berez, euren iragan eta intimitaterako ateak zabaltzen dizkiote elkarri. Euren kontakizunetan oroitzapenak eta ametsak tartekatzen dira, gezurrak eta egiak, gurariak eta beldurrak, zintzotasuna eta traizioa, maitasuna eta gorrotoa. Gauean barrena nahastuz doa dena.
Libre joateko aukera beti daukazue. Oraingo honetan animatu eta danok elkarrekin joan gaitezke. Bide batez, prezio murriztua gozatu ahalko duzue.
Gurekin harremanetan jartzeko deitu 94 456 41 19 telefonora, edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.
Anima zaitezte!!!
BERRIA %50 MERKEAGO mintzaparaktika partaideentzat!
Mintzapraktika egitasmoetako partaidea bazara (mintzalaguna, berbalaguna, mintzakidea…) AEK-k BERRIArekin duen akordioari esker, asteburuetan zure kioskoan %50 merkeago jaso dezakezu egunkaria.
Horretarako zure datuak hemen bete eta kioskoaren izena eta helbidea idatzi. Datuok konprobatzeko jarri zein egitasmotan parte hartzen duzun.
TXALAPARTA IKASTAROA!!!
Urtarrilean txalaparta jotzen ikasteari ekingo diogu! Barandiaran aek euskaltegian elkartuko gara, ostiraletan, ziurrenik 18:00ak aldera, Euskal Herriaren erakusgarri den txalaparta jotzen ikasteko.
Musika tresna berezia denez, taldea oso murriztua behar du izan; beraz, plaza mugatuak egongo dira. Animatzen bazarete ahalik eta lasterren eman izena, bestela leku barik gera zaitezkete eta.
Informazio gehiago izateko edota izena emateko deitu 94 456 41 19 telefonora, edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.
2009-11-25
AUTOMAKILAJE IKASTAROA DEBALDE!!!
ABENDUAREN 4an DURANGOKO AZOKARA!!
AINTZINAKO EGIPTO
2009-11-20
MASAJE METAMORFIKOA
Masaje metamorfikoak energia blokeo horiek desegiteko balio digu. Elkarri masaje sinple eta gozo batek zenbat onura ekar ditzakeen ikusi dugu gaur goizean.
Hainbat azalpenen ostean masajeak egiteari ekin diogu.
Baina ezin dizuet dena kontatu. Hala ere. lasai! Gehiagotan egingo dugu eta.
Batzuei burua eragin badizu honek, hurbildu eta hurrengo saiora etorri.
2009-11-05
EUSKAL DANTZA IKASTAROA
TRIKI-POTEO EUSKALDUNA
2009-11-03
BERBALAGUNAK ARTXANDAKO FUNIKULARREAN
1915eko urriaren 7an egin zuen lehenengo bidaia, Benito Marco Gardoki jauna zela Bilboko Alkatea. Gerra zibilean Bilbok jasan zuen setioan errailak eta goiko geltokia bonbardatu zituzten. Zerbitzua etenda egon zen 1938ko uztailaren 18ra arte. Egun hartan zabaldu zen berriro, Mariano del Corral jaunaren zuzendaritzapean egindako behin-behineko konponketa batzuekin.
1915eko urriaren 7an egin zuen lehenengo bidaia, Benito Marco Gardoki jauna zela Bilboko Alkatea. Gerra zibilean Bilbok jasan zuen setioan errailak eta goiko geltokia bonbardatu zituzten. Zerbitzua etenda egon zen 1938ko uztailaren 18ra arte. Egun hartan zabaldu zen berriro, Mariano del Corral jaunaren zuzendaritzapean egindako behin-behineko konponketa batzuekin.Garai haietan, langile batek gogorarazten digunez, txartela pezetaren 60 zentimo ordainduta baserritarrek ortuariak jaisten zituzten markatuan saltzeko, motorrak konpontzeko edota bigantxak hiltegira eroateko.Zoritxarreko istripua gertatu zen 1976ko ekainaren 29an eta zerbitzua luzaro egon zen geldi. Kable eragilea aldatzean akats bat izan zen balazten euste-indarrean eta barailetan; ondorioz, bagoi bat beheko geltokirantz amildu zen lau langile barruan zituela: Jose Landa, Jose Mª Bilbao eta Juan Rekalde irten egin ziren bagoitik salto eginda; ez, ordea, Isidro Aurrekoetxea; behegainean etzanda geratu zen beheko geltokira iritsi arte; han, talka jo ondoren, atera eta Basurtuko ospitalera altxatu zuten; han egon zen harik eta zauriak sendatu arte. Zauri arinak izan zituen Julio Rodriguez sozietateko gerentea zenak ere.Zazpi urteko geldialdiaren ostean zerbitzua atzera jarri zen abian 1983an. Instalazio guztiak, hau da, errailak, bagoiak eta geltokiak berriztatu egin ziren, Rafael Pineda gerente zela. Urte hartako apirilaren 30ean zabaldu zen berriro. Goiko geltokian funikular berriaren lanak, eta zaharraren egoera erakusten duten argazkiak daude.1983a zoritxarreko urtea izan zen. Uholdeak izan ziren urte hartan Bilbon: erauntsiak, lokatza, haitzak eta abar jausi ziren beheko geltokian. Urak nasa hondatu eta bagoiak erdiraino estali zituen. Urte bereko azaroaren 4an jarri zen berriro abian zerbitzua.
Artxandara heldu eta bertatik Bilbo osoa ikusi ahal izan dugu. Azaroa izan arren, eguraldiak nahiko lagundu digu eta paseotxoa egiteko aukera polita izan dugu.
Gerra Zibilean Bilbo defendatu zuten Gudarien omenez egindako monumentoa ikusten.Agur Artxanda! Bueltatuko gara!