2016-11-21

OSTEGUNEKO BERBALAGUNEN AFARIA


Galdakaoko ostegun gaueko taldea duzue irudietan. Urtero-urtero partaide berriak gehitzen zaizkio, baina lehen urteetako ohitura onei eusten die taldeak. Abenduan, urtea agurtzeko Basauriko Baskot festara; Sagardotegi garaian, Astigarragara; Maiatza aldera, pintxo-txapelketa antolatzen dute eta ikasturte hasieran, kide berriei ongi etorria egiteko afaria.

Giroa da huts egin ezin duen osagaia; mahai gainean dagoena gutxienekoa izaten dela esan ohi da horrelakoetan, baina lehengo ostiraleko afaria txapela kentzeko modukoa izan zen: Otarrainxkak, odolostea, entsalada, saiheskiak patatekin, izozkia, kuia-pastela eta sorbetea...mundiala!

Eta giroa goi-goian mantentzeko, ohitura bihurtu diren euskaltegiko mahai-jokoak. Barre algara izan zen nagusi, eguna behar den moduan borobiltzeko. Ondo pasatu eta ondo afaltzeaz gain, gramatika ikasita joan zen etxera bat baino gehiago.

Nola ez dute ba urtero errepikatuko?







2016-11-16

BASAURIKO MENDITALDEKOAK AXULAR INGURUAN


Nahiz eta eguraldi txarra egin zuen, Basauriko menditaldekoek ausartak direla erakutsi zuten, eta egia esan asko gozatu genuen Axular begian, Superlegor kobazuloan eta Itxina inguruetan barrena!!
Hemendik aurrera ere irteera gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu, beraz, ez zalantzarik izan; anima zaitez gurekin etortzera!!!

2016-11-07

ASTEAZKEN GAUEKO TALDEKOEN URTEROKO AFARIA


Modu asko daude astero-astero geratzen diren taldeetan eskatutakoa ordaintzeko. Talde batzuetan botea jartzen dute hilabete osorako; beste batzuetan nork berea ordaintzen du. Batzuek erronda egiten dute eta gehienek 2 euro jartzen dituzte, soberan dagoenarekin ikasturte bukaeran zerbait egiteko.

Hori da asteazken gaueko berbalagunek egiten dutena. Badira urte batzuk talde honek lehen pausuak eman zituela, eta argazkia ikustea besterik ez dago, ze gustura dabiltzan ikusteko. Joan den astean, urtero egiten duten afaria antolatu zuten, astero soberan geratzen zaien iazko botearekin. Aitzakia ederra, mahai baten bueltan lagun onekin geratzeko.

Segi horrela urte askoan!

2016-11-03

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA


Alaia, koloretsua, parte hartzailea eta anitza bezalako izenondoak urtero-urtero erabiltzen ditugu Galdakaoko Berbalagun aurkezpen jaia definitzeko. Baina aurten, inoiz baino gehiago, jai jendetsua izan dela esan dezakegu. Izan ere, 32 berbalagun 20 ikasle eta prestatutako jolasak dinamizatzeko 9 irakasle egon ziren Topa jatetxeko beheko jantokian.

Hasieran binaka jarri genituen, betiko lagunekin beharrean, jende berria ezagutzeko asmoz. Gogotik egin zuten barre, falta zitzaien pertsonaia ospetsuaren bikotearen bila. Esaera zaharrak ere errepasatzeko aukera izan zuten, lauko taldetan multzokatzeko egin genuen jolasari esker.

Mahai ganeian zeuden pintxoek eta eztarria freskatzeko edariek jolasten jarraitzeko indarra eman ziguten. Txapela kentzeko moduko askari-afaria prestatu ziguten, primeran egon zen den-dena!

Burubero saioko “definizioak” lantzen ere trebe aritu ziren, eta Berbalagun eta lehenago agertutako pertsonaiei buruz zenbat dakiten erakutsi zuten. Eta azkenik, urteroko ohiturari jarraituz, euskal abesti mitikoak izan zituzten aztergai. Argi dago abestiak ezagutzeko belarri fina dutela. Mikrofonoa aurrean, ordea, gehiago entrenatu beharko...kar, kar, kar

Ikasturtea hasi baino ez da egin. Segi dezala festak!!!