Alaia, koloretsua, parte
hartzailea eta anitza bezalako izenondoak urtero-urtero erabiltzen
ditugu Galdakaoko Berbalagun aurkezpen jaia definitzeko. Baina
aurten, inoiz baino gehiago, jai jendetsua izan dela esan dezakegu.
Izan ere, 32 berbalagun 20 ikasle eta prestatutako
jolasak dinamizatzeko 9 irakasle egon ziren Topa jatetxeko beheko
jantokian.
Hasieran binaka jarri
genituen, betiko lagunekin beharrean, jende berria ezagutzeko asmoz.
Gogotik egin zuten barre, falta zitzaien pertsonaia ospetsuaren
bikotearen bila. Esaera zaharrak ere errepasatzeko aukera izan zuten,
lauko taldetan multzokatzeko egin genuen jolasari esker.
Mahai ganeian zeuden
pintxoek eta eztarria freskatzeko edariek jolasten jarraitzeko
indarra eman ziguten. Txapela kentzeko moduko askari-afaria prestatu
ziguten, primeran egon zen den-dena!
Burubero
saioko “definizioak” lantzen
ere trebe aritu ziren,
eta Berbalagun
eta lehenago agertutako pertsonaiei buruz zenbat dakiten erakutsi
zuten. Eta azkenik, urteroko ohiturari jarraituz, euskal abesti
mitikoak izan zituzten aztergai. Argi dago abestiak ezagutzeko
belarri fina dutela. Mikrofonoa aurrean, ordea, gehiago entrenatu
beharko...kar, kar, kar
Ikasturtea hasi baino ez da
egin. Segi dezala festak!!!
No comments:
Post a Comment