Azken urteotan itsasoan dagoen zikinkeria ikusita, plastikoak edukiontzi horira botatzearen garrantzia gogorarazten digute behin eta berriz, eta halaxe egiten dugu gehien-gehienetan. Batzuetan, ordea, beste erabilera bat eman diezaiokegula ikusi zuten Gurasolagun taldeko familiek, Torrezabel Kultur Etxean egindako lehen tailerrean.
Hustutako Pringels pote bat, kartulina zati bi, pegamentoa eta artaziak. Horixe izan zen ostiralean batu ziren lau familiek Minions itxurako pote ederrak egiteko erabilitako materiala.
Veronica eta Anderren gidaritzapean aritu ziren txikiak eta baita argazkian agertzen ez diren guraso lotsatiak. Euskaraz goxo-goxo lagun artean egoteaz gain, birziklapena dibertigarria ere izan daitekeela ikasi dute gure txikiek. Hori bai, orain ez daitezela egunero etorri, birziklatzearen aitzakian, litxarreriak erosteko esaten. kar, kar, kar!
Hilabete honetakoa kitto!
Bistan da gure kideek gustua hartu dietela eskulanei, eta ziur orain arte bezain gogotsu jarraituko dutela ekainera arte. Eskerrik asko Veronica eta Anderri. Hurrengo hitzordua martxoaren 29an